partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Hegoaldeko tren-saihesbidearen inpaktuari eta beste tren-azpiegitura batzuekiko konektibitateari buruz
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Hegoaldeko tren-saihesbidearen inpaktuari eta beste tren-azpiegitura batzuekiko konektibitateari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/03/00/0023]
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak babestu egiten du Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskadiko Administrazio Orokorraren artean sinatutako mandatu-hitzarmena, Eusko Jaurlaritzak azterlanak, erakitze-proiektuak eta lanak egin ditzan Hegoaldeko Tren Saihesbidearen lehen fasean, Seranteseko tunelaren eta Olabeagaren artean, eta Barakaldo eta Basauri arteko Hegoaldeko Tren Saihesbidearen 2 faserako Azterketa Informatiboa.
2.- Eusko Legebiltzarrak uste du Hegoaldeko Tren Saihesbideak tren eta portuko konektibitatea hobetzen lagunduko duela, eta ondorioz, baita Bilboko Portuaren lehiakortasuna ere. Horri esker, era berean, merkantziak trenez eramateko Santurtziko, Portugaleteko, Sestaoko, Barakaldoko, Bilboko eta Basauriko hiriguneak zehartzatzea ekidingo da. Izan ere, trenbide-konponbide berriaren zati gehiena tunel bidezkoa izango da.
3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio egingo diren Azterketa Informatiboetan, eraikitze-proiektuak idazteko aurretiazko fasean, kontuan har dezala ahal den neurrian 2015eko Sustapen Ministerioaren Azterketa Informatiboari aurkeztutako alegazioak, eta egin dezala eraiki beharreko azpieguturak eragindako gainontzeko Administrazio eta Udalekin bat.
4.- Eusko Legebiltzarrak babestu egiten du Eusko Jaurlaritza egiten ari den ahalegina eta lana trenbidezko merkantzien trafikoa garatzeko. Izan ere, hori baita garraioaren eremuan aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren zutoinetako bat.