Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gasteizko udalerrian trenbidea lurperatzeari buruz. Horretarako indarrean dagoen erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0095]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gasteizko udalerrian trenbidea lurperatzeari buruz. Horretarako indarrean dagoen erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0095]

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio Gobernu Zentralarekin, hala nola arabar erakundeekin, akordio bat erdietsi dezala. Helburua da Gasteizko udalerrian trenaren egungo ibilbidea modernizatzea eta egokitzea, nazioarteko zabaleran (UIC) treneko lotura atlantiko berriko Europako Barneko sarea iristearekin, eta honako ezaugarri hauek izango dituena:

1.- Trafiko mistoetarako trenbidea izan dadila (bidaiariak eta merkantziak) eta ahalbidetu dezala trenbide-autopistari jarraipena ematea, Dourgesetik Jundizera. 

2.- Ibilbidea eta geltoki berria lurpekoak izan daitezela, trenbidetik gertuen dauden hiriguneetan. 

3.- Planifikazio bat egin dadila, proiektuak egiteko eta lanak gauzatzeko fase anitzak jasoko dituena, errealista eta beharrezko prebentzio-neurri zein neurri zuzentzaileak jasoko dituena, ingurugiroarekiko eragina gutxitze aldera. 

4.- Vitoria-Gasteizeko geltoki berriaren eta sare berriaren kostu osoa txikiagoa izan dadila hasierako soluzioan (Arriagatik eta Lakuatik Jundizera zihoan “iparraldeko” ibilbidean) aurreikusitakoa baino.