Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Palestinako preso politikoen giza eskubideak bermatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0177]

Behean sinatzen duten talde parlamentarioek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Palestinako preso politikoen giza eskubideak bermatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0177]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak bat egiten du nazioarteko erakundeek adierazitako kezkarekin, Palestinako presoekiko nazioarteko zuzenbide humanitarioak ezarritako arauak betetzeari dagokionez; eta bat egiten du Isaelgo Gobernuari egiten zaion eskariarekin, presoek abokatuekin eta senideekin komunikazioa izateko eskubidea bermatzea hala nola beren osasun-arretarako eskubidea eskatzen dutenak.  
  1. Halaber, Eusko Legebiltzarrak, nazioarteko erakundeek nabarmentzen duten modu berean, kezka adierazten du Israelek ez duelako atxiloketei dagokien Nazioarteko Zuzenbidea betetzen. Hori dela eta, bere Gobernuari eskatzen dio zehatz-mehatz bete ditzala zuzenbide humanitarioak atxiloketa administratiborako aurreikusten dituen baldintza erabat mugatuak, eta ekidin dezala atxilotei zuzenbide humanitario horrek bermatzen dien oinarrizko babes legalak kentzea. 
  1. Elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez, Israelgo eta Palestinako estatuen arteko bake justu, global eta iraunkorra lortzearen alde egiten du Eusko Legebiltzarrak, bi herrien arteko bizikidetza baketsu eta segurua eman dadin, Nazio Batuek eta nazioarteko komunitatearen zati handi batek ezarritako irizpideetan oinarrituta.