Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, legeetan izaera estrategikoz eta zeharkakotasunez euskararen normalizaziorako irizpideak txertatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0065]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, legeetan izaera estrategikoz eta zeharkakotasunez euskararen normalizaziorako irizpideak txertatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0065]

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Nagusiaren planifikazioko V aldirako jasotakoa eta ESEP Euskara Sustatzeko Ekintza Planean jasotakoa betetzen, modu horretan euskara normalizatzeko irizpideak txertatzen segitzeko eta Legebiltzarrean edozein Lege proposamen edo proiektu izapidetu eta onartzerakoan hizkuntz eskubideak bete daitezen bermatzeko.

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Legebiltzarrera bidaltzen duen Lege Proiektu edo proposamen bakoitzak dagokion hizkuntz eragin eta euskara normalizatzeko txostena egiten eta bidaltzen segi dezan.