partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gizarte-zerbitzuen euskal sistema hobetzen laguntzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0248]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gizarte-zerbitzuen euskal sistema hobetzen laguntzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0248]
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak aitortu egiten du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren inguruan egiten diren azterketa anitzen balioa eta erabilgarritasuna, bere bilakaera eta beharrak ezagutzeko balio dutenak.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio azterlan eta estatistika horiek egiten jarrai dezala, zerbitzu eta prestazioen planifikazioan, diseinuan eta prestazioan eskumena duten administrazioek ahal beste eguneratutako adierazleak izan ditzaten, sistemaren beharraren ebaluaziorako eta aurreikuspenerako.