Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, dibertsitate funtzionaleko langileen aldeko erreserba-kuotari buruz. [11/11/02/01/0070]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek, Ganberan indarrean dagoen erregelamenduaz baliatuz, honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, dibertsitate funtzionaleko langileen aldeko erreserba-kuotari buruz. [11/11/02/01/0070] 

 

OSOKO ZUZENKETA:

 

1º.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio segurta dezala betetzea desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko 1/2013 legegintzako errege dekretuan ezarritako atxikitze-kuota (TRLGDPD).

 

2º.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio egin dezala, desgaitasuna duten pertsonekin harremana duten gainontzeko erakunde eta entitateekin elkarlanean, gogoeta eta berrordenatze sakona pertsona horien enpleguari buruz eta etorkizunean hartu beharreko neurriei buruz, kolektibo horren enplegugarritasuna eta kontratazioaren sustapena hobetze aldera.

 

3º.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio enplegu arrunterako langileen mailakako sarbidearen helburuaren betetze mailari buruzko jarraipenerako eta ebaluatzerako mekanismoak indarrean jar ditzala. 

 

4º.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio gaur egungo araudia betetzen dela bermatzeko, Lan Ikuskaritzak ikuskatze kopurua biderkatu dezala, et ahori ahalbidetzeko, ikuskatzaile kopurua handitu dezala.

 

5º.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sustatu dezala enpresak LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzura joatea. Helburua da, desgaitasun-arloan lanean diharduten gizarte eragileekin elkarlanean, bitartekaritza-lana egin dezatela desgaitasuna duten pertsonen artean enplegu arrunta sustatzeko.

 

 

6º.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jar ditzala baliabideak enpleguko zentro berezietan dauden pertsona desgaitasundunek handitu ditzaten beren trebetasunak, gaitasuna eta ahalmena enplegu arrunt bat eskuratu ahal izan dezaten.

 

7º.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bultza dezala bereziki lehenengo lanpostua eskuratzea, lehenengo lanpostu horretan hartzen baita behar den prestakuntza praktikoa permitituko duena enpleguan jarraitzea eta egonkortzea eta lan-merkatu arruntera pasatzea.