partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, EITBko zuzendari nagusiari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0360]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, EITBko zuzendari nagusiari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0360]
OSOKO ZUZENKETA
“Eusko Legebiltzarrak EITBren Zuzendaritza Orokorrari eskatzen dio ezen, Legebiltzarrak erakundearen erreforma integralerako prozesua amaitu arte iraun bitartean, behar beste neurri har ditzala pluraltasuna bermatzeko, etxeko langileak inplikatu ditzala lan-perfilak egokitzeko, formakuntza azpimarra dezala azkarrago egokitzeko sektorearen erronka teknologiko berrietara, eta elkarlan-esparru berri bat ireki dezala ikusentzunezko industriarekin elkarlanean”.