Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Ikasturte hasierako izapideak eta prozedura burokratikoak oro har erraztu eta ikastetxeen beharretara egokitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0104]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Ikasturte hasierako izapideak eta prozedura burokratikoak oro har erraztu eta ikastetxeen beharretara egokitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0104] 

OSOKO ZUZENKETA: 

  1. Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio kurtso hasierako instrukzioan kontuan izan ditzala prozedura berriek izan ditzaketen ondorioak. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio mantendu ditzala 2016/2017 ikasturtean bideratutako baliabideak aplikazio informatikoa egoki kudeatzeko eta, beharrezkoa balitz, balizko akatsak zuzentzeko, berriro eman ez daitezen. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio datorren ikasturte hasieran ikastetxeei beharrezko formakuntza, instrukzioak eta gidak ahalbidetu diezazkiela, administrazio-tramiteak modu onenean kudeatu ditzaten. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio aurreko ataletan aurreikusitako neurriei ekiteko orduan harremanetan jar dadila eragindako hezkuntza eragileekin, tramiteak ahalbidetze eta arintze aldera.