Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Kolonbian lortutako bake-akordioak babesteari buruz . Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0102]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Kolonbian lortutako bake-akordioak babesteari buruz . Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0102]

OSOKO ZUZENKETA:

1.- Eusko Legebiltzarrak babesa adierazten dio Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko Bake akordioari, 2016ko azaroan sinatutakoari.

2.- Eusko Legebiltzarrak ospatu egiten du Kolonbiako Gobernuak eta ELNk beren arteko elkarrizketak abiatu izana, eta bi aldeei eskatzen die ahalik eta azkarren aldebiko su-etena finkatu dezatela, ahalbidetuko duena elkarrizketek benetan aurrera egitea.

3.- Ildo horretan, Parlamentu honek berretsi egiten du 29/2015 Legez besteko Proposamenean adierazitakoa, aldeak animatuz neurriak har ditzaten, nazioarteko ikuskaritzarekin, baita gatazka humanizatzeko eta konpontzeko ere. Helburua da gatazka guneetan bizi diren herritarren egoera leuntzea, eta betiere bermatzea gertakari batek ere ez duela elkarrizketa-prozesua oztopatuko ezta zalantzan jarriko ere.

4.- Eusko Legebiltzarrak espero du ELNrekin negoziazioek behin betiko amaitzea Kolonbiako gatazka armatu odoltsuarekin, non parte hartu duten gerrillek, paramilitarrek eta Estatuko agenteek. Ondorioak 2060.000 hildako eta 6,9 milioi desplazatu izan dira. Helburua da bake iraunkorra ahalbidetzea, eta horrekin batera, Giza Eskubide guztien errespetua eta Kolonbiako gizartearen aurrerabidea.

5.- Eusko Legebiltzarra poztu egiten da negoziazio-prozesuak babesteko eta ahalbidetzeko ahalegina egin duten Gobernuen ahaleginagatik: Ekuador, Brasil, Txile, Kuba, Venezuela, Norvegia, Alemania, Suitza, Suedia, Holanda edo Italia, bake akordioak inplementatzeko nazioarteko komunitatearen garrantzia aitortuz.

6.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritza gonbidatzen du, bere ahalbideen neurrian, parte har dezala Bake ahaleginean. Horratarako, animatzen du berreskuratu dezala Kolonbia-Euskadi Batzorde Mistoa, elkarlan baliagarriak ahalbidetu zituena hainbat alorretan: Osasuna, hezkuntza, genero berdintasuna, garapenerako lankidetza, soziala eta ekonomikoa. Era berean, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Giza Eskubideen Defentsarako Kolonbiako organizazioen sendotzean eta indartzean lanean, bere programa, jarduera eta erraminta guztiekin.

7.- Eusko Legebiltzarrak Legez Besteko Proposamen hau Kolonbiako Errepublikako Enbaxadoreari igortzea adosten du.