Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Mahats-bilketaren 26. festa

Idoia Mendiak Euskadiko PPri egotzi dio sozialistak konstituzionalismotik baztertu nahi izatea

PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, PPren Euskadirako “eskaintza” "lubakiak egiten segitzetik” pasatzen da “gorroto eta arrangurazko diskurtso” batez lagunduta

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, atiende a los medios de comunicación en Baños de Ebro, junto a los consejeros socialistas Iñaki Arriola, María Jesús San José y Sonia Pérez | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Euskadiko PPri egotzi dio sozialistak konstituzionalismotik baztertu nahi izatea, sozialistok "onartuko ez dugun “lubakiak egiten segitzearen" aldeko bere apustuarekin

Mañuetan 26. Mahats-bilketaren Festa ospatzean komunikabideei egindako adierazpenetan, Idoia Mendia harrituta azaldu da popularren diskurtsu horrekin, “euskaldunen iraganeko kontu bati zegokiola” uste baitzuen. “Hemengo popularrek asteburu honetan azaldu diguten eskaintza, egiazki gorrotoaz, arranguraz eta bazterketaz dihardu, sozialistak konstituzionalismotik kanpo uzten baikaituzte”, salatu du.

Mendiari “paradoxikoa” egiten zaio guzti hori “ez Konstituzioa ez Gernikako Estatutua bozkatu zuen” alderdi batek egitea. “Uste dugu soilik elkar ulertzetik eraiki daitekela. Euskadin eta Espainian aniztasuna kudeatzen jakite modura ulertzen dugu, guk, politika. Espainia, izan, espainiar izatea ulertzeko hainbat moduren proiektu komun bat da”, gaineratu du.

 “EAJ eta, oro har, alderdi abertzaleak euskaldun onaren karnetak banatzen ibiltzea onartzen ez dugun modu berean ez dugu ere onartzen PP konstituzionalismoaren karnetak banatzen aritzea”, azaldu du, ondoren sozialistei buruz honako hau eransteko: “guri ezin digute ikasgai erdirik ere eman duintasunaz, eskubide eta askatasunen defentsaz, Konstituzioaz eta autogobernuaz”.

Mañuetan (Araba) ospatu den mahats-bilketaren jaian Idoia Mendia, besteak beste, honako hauez egon da lagunduta: Iñaki Arriola, PSE-EEko presidentea eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua; María Jesús San José, Lan eta Justiziako sailburua; Sonia Pérez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua; eta, Cristina González, Arabako PSE-EEko idazkari nagusia eta Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Sustapeneko foru diputatua