Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Eskubide eta askatasunen Europa berrarmatzeko zeregin sozialistan lantzaren punta da António Costa”

"Eskubide sozialak finkatuko dituen eta aniztasuna blindatuko duen elkarbizitza-itun bat lortzeko aukera handi baten aurrean gaude, etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraitzeko, ziurgabetasunik, arriskurik, konfrontaziorik eta frustraziorik bildu gabe", defendatu du Estatutuaren erreformari buruz PSE-EEko idazkari nagusiak Ramón Rubial Fundazioaren sarien galan.

1. argazkia
Antonio Costa e Idoia Mendia | Foto: SocialIstas Vascos

Idoia Mendiak, PSE-EEko idazkari nagusiak, eskubideen eta askatasunen Europa berrarmatzeko zereginean "lantzaren punta" dela esan du António Costa Portugaeko lehen ministroa. Eta gogorarazi du azken krisia aitzakia izan zela Kontinente Zaharreko eraikin sozial eta plurala eraisten hasteko, enplegu eta soldata duinekin, lan eskubideekin eta zerbitzu publikoekin amaitzeko ahalegin betean. Gainera, nabarmendu du prozesu horretan auzitan jarri izan dela emakumeen berdintasunaren aldeko borroka, edo Europaren proiektua bera. Idoia Mendiak Ramón Rubial Fundazioaren Balio Sozialisten Saria eman dio Portugaleko lehen ministroari, zeina Bilbora etorri baita saria jaso eta eskerrak ematera.

"Testuinguru horretan, sozialismoa da berriz ere ardatz nagusia, historian beste behin, eskubide eta askatasunen Europa berrarmatzeko. António Costa lehen ministroak lan horren puntaren lantza adierazten du Portugaletik", esan du Idoia Mendiak. Eta aldemeneko herrialdearen ibilbide politikoa gogoratu du jarraian: "2014an, António Costa etsipen politiken alternatiba baten buru izatera ausartu zen Portugalen. Erakusteko beste alderdiekin eta gizartearekin beste aliantza horiek bilatzea posible zela, posible zela langileak berreskuratuz ekonomia berreskuratzea. Europak behar zuena da, muturreko joerei muga jartzeko errezetarik onena: guztiak bilduko ditueneko konponbideen alternatiba bat", adierazi du.

Idoia Mendiak esan du bide horretara Espainia gehitu dela, zentsura-mozioaren ondoren Pedro Sánchez presidente bihurtuta. “Costa eta Sánchezek bigarren indar izanez eta gutxiengoan zirela hartu zuten euren herrialdeetako lidergoa. Gaur, aldiz, bozkatuenak dira. Biek Portugal eta Espainia etorkizunera bidean jartzea proposatu dute aurrerabidean, elkarbizitzan eta demokrazian oinarrituta”, azpimarratu du.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Estatutuaren erreforma ere aipatu du, eta Fundazioak Nicolás Redondo Urbietari demokraziaren eta askatasunaren alde egindakoagatik emandako saria ekarri du gogora.

“Etorkizunean izan nahi dugun Euskadi eztabaidatzen murgilduta gaude egun hauetan. Eta guk ez diogu bizkar eman geure erantzukizunari. Ez gara adituen atzean gordeko pentsatzen duguna eta egin behar duguna disimulatzeko. Ez gara hitzen atzean ezkutatzen, ez gabiltza hiztegian bila eta bila. Sozialistok Nicolasek edo Rubialek guztiaren gainetik jarri zuten aniztasuna berresten dugu. Denontzat, nazionalistentzat zein nazionalista ez direnentzat tokia den Euskadi bat zaintzeko borondate irmoa berresten dugu”, esan du.

Eta gaineratu du: “Aukera handi baten aurrean gaude. Mehatxatuko gaituen diktadurarik eta terrorismorik gabe, eskubide sozialak finkatuko dituen eta aniztasuna blindatuko duen bizikidetzarako itun berri baten bila gabiltza, etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraitzeko. Ziurgabetasunik batu gabe, arriskurik gehitu gabe, konfrontaziorik eta frustraziorik sortu gabe. Indarrak akordiora zuzenduta. Hori da gure bokazioa eta gure ahalegina: hemen denok tokia izatea. Berdinak gara, eta ezberdinak gara. Horixe da onartzen duguna, denek ulertu behar dutena”, azaldu du.

Ramón Rubial Sarien 13. edizioan honako erakunde eta pertsona hauek ere saritu izan dira: Gorabide Elkartea, Real Sociedad emakumezko futbol taldea, Aernnova enpresa, Ainhoa Arteta sopranoa, Maribel Salas aktorea, José Antonio Nielfa, La Otxoa eta Cadena Ser Euskadi.