Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Topaketa instituzionala Araba

Idoia Mendiak botoa Pedro Sánchezi eman zioten hautesleei egin die dei PSE-EEren proiektua babestu dezaten “XXI. mendeko Euskadi” baterako

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak gogoratu du #A5ean “pertsonen beharretara zuzentzen den Gobernu bat” dugula jokoan

1. argazkia
Idoia Mendia, junto a María Jesús San José, Maider Etxebarria, Cristina González y Txarli Prieto en la clausura del encuentro. | Foto: Socialistas Vascos

Pedro Sánchezi (@sanchezcastejon) botoa eman zioten euskaldunei egiten diet dei datorren #A5ean Euskal Sozialisten proiektua babes dezaten, XXI. mendeko Euskadi bat lortzeko, XIX. mendeko nostalgian ainguraturik diren beste batzuenen aldean. #AurreraGoazPSE pic.twitter.com/d9BfqGSDV1

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) February 16, 2020

Idoia Mendiak, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, dei egin die azaroko hauteskundeetan Pedro Sánchez presidentearen proiektu sozialista babestu zuten herritar guztiei apirilaren 5eko autonomikoetan ere sozialisten proposamenera gehitzeko, “aniztasunean sinesten duen eta egonkortasuna eskaintzen duen Gobernu bat” lortzeko. “Hori da gure proposamena, Pedro Sánchezek lideratzen duena eta hemen defendatzen duguna. Horri gehitzera dei egiten diegu berdinen arteko Euskadi batean sinesten duten guztiei, ez dutena nahi XIX. mendeko nostalgian ainguraturik geratzerik, baizik eta XXI. mendeari dagokion Euskadi moderno bat”, azpimarratu du.

Idoia Mendiak parte hartu du Euskal Sozialistek Gasteizen burutu duten topaketa instituzionalean. Topaketak arabar lurraldean baldintza ekonomiko eta sozialak hobetzeko PSE-EEk Euskal Gobernutik egindako lan garrantzitsua balioan jartzea zuen helburu. Bertan, hauek hartu dute parte: Cristina González Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak, María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak, eta Txarli Prieto Eusko Legebiltzarreko bigarren presidenteordeak.

Foro horretan, datorren hauteskundeetan jokoan dagoen guztia gogoratu du. “Pluraltasuna dugu jokoan, pertsonen beharretara zuzentzen den Gobernu bat dugu jokoan, premiazkoak eta garrantzitsuak diren gaietan zentratuta dagoen Gobernu bat, hots,  45 urtez gorako heldu langabeengan, emantzipatu nahi diren gazteengan eta berdintasuna bilatzen jarraitzen duten emakumeengan”, erantsi du.

Alderdi Sozialistak Araban lortutako aurrerapena nabarmendu ondoren, “bide hori sendotzeko” garaia iritsi dela esan du. Zeren, “sozialistak zenbat eta indartsuago izan, zenbat eta hobeto joan guri, hobeto doakio orduan Euskadiri”, gogoratu du. “Garai honetan proiektu argi bat erakusten jardun dugu, besteenen aldean bestelakoa, aurrerabiderako espazio propio bat zedarritu dugu, edozein tentaldi abertzaleetatik urrunduta, herritarren osotasunari balioko dioten politikak hitzartzeko konplexurik gabe”, azaldu du, “arrakasta-eredu hau da etorkizunean ere praktikatzen segituko duguna" esanez amaitzeko.

Buruzagi sozialistak herritarren egonkortasuna lehenetsi beharra azpimarratu du “interes partikularren gainetik”, eta "agenda soziala agenda abertzalearen gainetik". Eta esan du horretarako Euskadik Alderdi Sozialistarekin konta dezakeela, hori delako "ezker serioa, herrialdeari buruz beste inork ez duen historia eta sena duena".