Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak PSE-EEren elkarrizketa- eta elkarbizitza-eskaintza alderatu du Marotok eta Abascalek bilatzen duten gatazkarekin

1. argazkia
Idoia Mendia durante la presentación de las candidaturas de Vitoria-Gasteiz y Juntas Generales

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, Arabako hautagai sozialistek osatzen dute datozen udal- eta foru-hauteskundeetarako ordezko aukera bideragarri bakarra berdintasuna, aurrerapen ekonomikoa eta gizarte-kohesioa sustatzeko. Eta «elkarrizketako, lankidetzako eta elkarbizitzako» eskaintza sozialista alderatu du PPk eta VOXek, Marotok eta Abascalek zuzenduta, eskaintzen dutenarekin, alegia, gatazka eta banaketarekin. «Herritarrek erabaki behar dute horren inguruan, XXI. mendeari begiratzen dioten herrialdea eta hiriak nahi dituzten, edo, botoaren edo abstentzioarekin, XIX. mendera itzuli nahi dutenen eskutan utziko duten herrialdea. Hautetsontzietan ezin dugu arreta galdu, gasteiztarrok, arabarrok eta euskaldunok jokoan dugulako gure etorkizuna», azaldu du.

Idoia Mendiak parte hartu du Vitoria-Gasteizko eta Batzar Nagusietako hautagaitzen aurkezpenean. Maider Etxebarriak eta Cristina Gonzálezek burutzen dituzte hautagaitzak. Mendiak nabarmendu duenez, lankidetzan aritzeko eta akordioak egiteko gaitasun handia dute, Eusko Jaurlaritzan eta Foru Aldundian agerian utzi dutenez. «Sozialismoak ez du geldiketa bilatzen, ez eta erakundeen arteko gatazka artifizialik ere, eta haiek horren froga dira. Konponbideak bilatzen ditugu», azpimarratu du.

Marotoren eredua, Mendiak Florida parkeko ekitaldi politikoan azaldu duenez, hedatu nahi du PPk Espainia osoan: «PPk proposatzen duen gobernu-ereduak eskubideak eta elkarbizitza kaltetzen ditu. Vitoria-Gasteiz eredu horren aitzindaria izan zen. Gasteiztarrak orain Espainia osoak ezagutzen duenaren akuriak izan ziren, orain jada ez dira ezkutatzen. Egia agerian geratu da dagoeneko: sektarismoa, gezurra eta promes faltsuak».  

Eskuineko proposamenen aurrean, Idoia Mendiak babestu du sozialismoak irmoki lortu nahi duela emakumeen berdintasun osoa, osasun unibertsalean sinesten duela, haurren pobreziari aurre egingo diola, epe luzerako langabetuak alde batera uzten ez dituela edo langileen eta pentsiodunen diru-sarrerak hobetzen dituela.