Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak euskal gizarteratze- eta laneratze-eredua babestu du, KL Katealegaia erreferente duena

1. argazkia
Idoia Mendia defiende el modelo vasco de inclusión sociolaboral que tiene a KL Katealegaia como referente | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko euskal eredua babestu du. Haren bereizgarria da langile guztiei ematen diela arreta. Erreferentzia argienetako bat da KL Katealegaia, zeinaren instalazioak bisitatu dituen gaur Euskal Sozialisten ordezkaritza batek Hernanin. «Gizarteratze-ibilbide guztiari lehentasuna ematea, bereziki, lan-orientazioari eta -prestakuntzari, formula arrakastatsua da, eta aukera ematen du langile-kolektibo horien artean % 15etik gertuko desenplegu-tasak lortzeko.

Gehien bat enplegatuen jabetzakoak diren enpresek oso finantzazio propio handia lortzen dute, guztizkoaren % 80ko diru-sarrerekin. Hori gertatzen da Katealegaiarekin», azaldu du Idoia Mendiak.

Bileran zehar, PSE-EEren idazkariek irabazi asmorik gabeko erakunde horren esperientzia ezagutzeko aukera izan dute. Erakunde horrek mende laurden bat darama desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko proiektuak egiten Gipuzkoan. Haren helburua da lanpostuak sortu eta mantentzea pertsona desgaituentzat, bazterketa soziolaboraleko arriskuan daudenentzat zein industriaren sektorekoentzat, bai eta, halaber, lan arruntak eskuratzen laguntzea langileei ere.

Idoia Mendiarekin batera, bileran izan dira Denis Itxaso Gipuzkoako diputatu nagusia, Sonia Pérez PSE-EEren arlo ekonomikoko arduraduna, Mikel Durán PSE-EEren Gipuzkoako antolamenduko idazkaria eta Susana García Chueca Batzar Nagusietako ordezkari sozialista nahiz Ricardo Crespo Hernaniko Udaleko bozeramaile sozialista.

KL Katealegaia erakundearen esperientzia haren zuzendariari, Pablo Núñezi, esker ezagutzeaz gain, ordezkaritza sozialista harremanetan jarri da EHLABErekin, irabazi asmorik gabeko euskal erakundeen elkartearekin. Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea sustatzen dute eta Txema Franco beren presidentea izan da ordezkaria. Halaber, ordezkaritza sozialista Aslerekin, Euskadiko lan-sozietateak biltzen dituen elkartearekin, hizketan aritu da, Josetxo Hernández zuzendariarekin, zehazki.

KL Katealegaia ia 950 pertsonaz osatuta dago, eta % 95ek desgaitasuna dute. Enplegu-zentro berezi horren % 70 langileen esku dago. Gipuzkoako Aldundia, ONCE Fundazioa eta Gureak Taldea dira beste jabeak.