partekatu
• Bisita Aemnova-ra
Idoia Mendiak Aernnovaren gisako enpresen trakzio-efektua nabarmendu du, bai eta euskal ekonomiak aurre egin behar dien produkzio eredu berrien egokitzapenean duen rola ere
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, euskal industriaren egoeran Aernnovaren gisako enpresen trakzio-zeregina nabarmendu du, baita hark enpleguan duen eragina eta I+G+b-an eginiko inbertsioa ere. Gaur arratsaldean, Idoia Mendiak Berantevillako arabar herrian aeroegitura-fabrikatzailearen instalakuntzak bisitatu ditu, Cristina Gonzálezekin, PSE-EEko Arabako idazkari eta Enplegu Sustapenaren diputatuarekin, eta Sonia Pérezekin, zuzendaritza sozialistaren ekonomia-arduradunarekin, batera.
Idoia Mendiak azpimarratu du Euskadin “industria-birmoldaketa berri baten” alde apustu egiteko beharra dagoela, zeinak gure produkzio-eredua modernizatzea lagunduko duen, kontzeptu berriak sartuz, hala nola, 4.0 industria, fabrikazio azkarra edo prozesuen digitalizazioa, “beti ere bidetik lan-eskubideak galdu gabe”. Horrez gain, adierazi du euskal ekonomiak “industrian gertatzen ari diren, geldiezinak diren eta etorkizuneko lehiakortasunaren gakoak diren” transformazio horietara guztietara moldatzeko saiaketa egin behar duela. Horrenbestez, beharrezkoa da I+G+b-aren alde apustu egitea, prozesu eta produktu berrien garapenerako elementu gako gisa, baina, era berean, prestakuntzaren hobekuntzarako ere bai, Prestakuntza Dualen prozesuentzako aurrekontu eta laguntza gehiagorekin, eta enpresa-munduaren, hezkuntza-munduaren eta Lanbideren artean koordinazio handiagoarekin.
Elkarretaratzeko horretan, Aernnovako presidenteak, Iñaki López Gandáseguik, delegazio sozialistari zehaztu dio firma momentu honetan zein proiektuetan lan egiten ari den. Bisitan honako hauek ere parte hartu dute: Hipólito Suárezek, idazkari nagusiak eta Administrazio Kontseilukoak; Daniel Peñalvak, Berantevillako instalazioko gerenteak; eta Javier Fernández de Retanak, Erakundeekiko Harremanetarako zuzendariak.