Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak esan du benetako «euskal agenda» dela Pedro Sánchezek Gobernutik bultzatu duena

1. argazkia
Presentación de los candidatos del PSE-EE al Congreso y Senado | Foto: Socialistas Vascos

  PSE-EEk hauteskunde orokorretarako hautagaiak aurkeztu ditu astearte honetan Bilbon; ekitaldian IDOIA MENDIA EUSKAL SOZIALISTEN idazkari nagusiak parte hartu du, eta berarekin izan dira PATXI LÓPEZ, Isabel Celaá eta Odón Elorza Kongresurako Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak, hurrenez hurren.

  PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, adierazi du Pedro Sánchezen Gobernuak bederatzi hil hauetan garatu duen agenda dela «euskal agenda» bakarra, eta, agenda horrek, besteak beste, aukera eman duela gutxieneko soldatak historia osoan izan duen igoerarik handiena egiteko, pentsioak errebalorizatzeko edo funtzionarioen soldatak igotzeko.

«Hori da euskal agenda, herritarrei interesatzen zaiena, inor baztertzen ez duena, eta horixe defendatuko dute gure ordezkariek Gorteetan», esan du Mendiak.

   Hitzaldian, Celáak ohartzera eman duenez, apirilaren 28ko hauteskundeak «oso une garrantzitsua osatu eta erabakigarriak izango dira, jokoan egongo baita eboluzioa edo inboluzioa, aurrera edo atzera egitea; Espainia itxiarekin bizi behar gara, atzera egin nahi dutenekin, pentsamendu bakarra dutenekin».

   Bestalde, PATXI LÓPEZek esan duenez, PSE-EEren helburua hauteskunde orokorretan «laguntzea, batzea eta Espainian gobernu sozialista, Pedro Sánchezek zuzenduta, eragitea; hori behar baitute espainiar herritar guztiek». Gobernu sozialistak, esan duenez, «eten egingo du muturreko eskuindarrek aurrera egitea; lehen aldiz historian, Europa osoan bat egiten ari dira Europar Batasunari kontra egiteko».

   «Espainian uste genuen txertoa hartu genuela beren aurka, baina muturreko eskuindarrak hortxe agerian daude», esan du, eta, jarraian, nabarmendu du «sozialisten gobernua dela justizia sozialaren aldeko eta deberdintasunaren kontrako gobernua».

   Gainera, nabarmendu duenez, gobernu sozialistak «integrazioa, elkarbizitza eta tolerantzia sustatzen ditu eta herrialdeak 40 urte atzera egitea saihestuko du; bi aukera baino ez dago: PSOEk gobernatzea edo muturreko eskuindarrek gobernatzea». «Eta herrialdeak 40 urte atzera egitea eta muturreko eskuindarrek aurrera egitea saihesten duena PSOE da», azpimarratu du. Horrez gain, esan du PSOErena dela boto erabilgarria.

  Bestalde, Odón Elorza Gipuzkoako zerrendaburuak adierazi duenez, gobernu sozialista «oso laburra izan da PSOEk zentzura-mozioaren ostean finkatutako konpromisoak betetzeko».

   «Ezin izan da gehiago egin denborarik egon ez eta baldintzarik eman ez direlako, baina egindakoa oso positiboa izan da, eta agerian utzi du egiteke dugun guztia, PSOEren eta Pedro Sánchezen konpromisoaren abal erreala da, horixe izango baita beren politiken jarraipena apirilaren 28an irabazten badugu», esan du.

   Elorzak esan duenez, «azken bederatzi hileetan egin duguna izan da demokraziaren leheneratzean aurrera egitea, Espainiako ekonomia modernizatzeko politikak aurreratzea, trantsizio energetikoaren markoan estatu-politiken barruan adostutako pausoak ematea, bere garaian antzaz bermatuta zeuden –eta eskuindarrek egindako krisiaren kudeaketak kaltetu zituen– eskubide eta askatasunak indartzea, Euskadiko eta Espainiako beste lurralde batzuetako autogobernua indartzea Espainiari lurralde-kohesio handiagoa ematea eta berdintasun-politikak garatzea».