Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

Idoia Mendia: «#28an Pedro Sánchezekin hasitako aldaketa bete behar dugu udal eta aldundietan #A26an»

Gobernuko presidenteak mitin batean parte hartu du Donostian, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiarekin, Ernesto Gasco Donostiako alkategaiarekin eta Denis Itxaso Gipuzkoako diputatugai nagusiarekin batera

1. argazkia

Pedro Sánchez Espainiako jarduneko presidente eta PSOEren idazkari nagusiak uste duenez, Kataluniako alderdi independentistek, Miquel Iceta PSCren lehen idazkari eta Senatuko presidentegaiaren hautagaitza ukatu dutenez, «elkarbizitzari eta elkar-ulertzeari betoa jarri diete, konponbideak eta elkarrizketaren beldur direlako».

Sánchezek esan duenez, kataluniar herritarrei independentzia ezinezkoa dela eta aukera bakarra Konstituzioa eta Estatutua direla esateaz beldur dira. Horren harira, ohartzera eman duenez, «hiru eskuinei eta kataluniar independentismoari gustatuko ez bazaie ere, legealdi hau elkarbizitzakoa izango da».

«Elkarbizitzaren legealdia izango da legealdi hau, hiru eskuinei eta kataluniar independentismoari gustatuko ez bazaie ere. Hor egongo da Gobernua, Konstituzioa, autonomien estatua eta Euskadiko autogobernua defendatzen, eta Kataluniakoa ere bai», azpimarratu du. 

Gobernuko presidentea Donostian izan da Denis Itxaso eta Ernesto Gasco, hurrenez hurren, Gipuzkoako diputatugai nagusiaren eta Donostiako alkategaiaren hautagaitzak babesteko. Ekitaldian, haiekin batera egon da Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusia ere bai. Gainera, esan duenez, maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean Gipuzkoako hiriburura itzultzea espero du, Gasco eta Itxaso gipuzkoar erakundeetako zuzendariak izanik.

Buruzagi sozialistak nabarmendu duenez, «Kataluniako independentismoak politikari kataluniar handi bati, Miquel Icetari, hain zuzen ere, elkarbizitzaren eta bateraketaren alde jo duenari, betoa jarri nahi dio». «Egia esateko, ez diote betorik jarri Icetari, baizik eta elkarbizitzari eta elkar ulertzeari», adierazi du.

Bere aburuz, horrela, «konponbideei eta elkarrizketari beldur dietela frogatzen ari dira». «Berengan sinetsi zutenei independentzia ezinezkoa izango dela eta aukera bakarra Konstituzioa eta estatuaren bidea –PSOEk defendatzen dituena– direla esatearen beldur dira», ziurtatu du.

 

 

ESKUINAK GELDITZEA

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi duenez, aurreko hauteskunde orokorretan «orain arte eraikitako dena desegiteko mehatxuak egiten zituzten hiru eskuinak gelditzeko bermea izan da» PSOE, eta, esan duenez, «jendearen bizitzari eragiten dioten erabakiak hartuko dituzten gobernu guztien parte izan eta topaketarako eta akordioak egiteko espazioak zuzendu nahi ditu».

Mendiak azpimarratu duenez, sozialistek badakite «arrazoi absolutua» ez dela haiena, eta «etorkizuna denon artean, gizartearen multzoaren artean eraiki behar dela».

Gainera, maiatzaren 26ko hauteskundeen garrantzia nabarmendu du; izan ere, «Sánchezek ezin du hor egon bakarrik Gascoren eta Itxasoren beharra duenean, etorkizuna jokoan dagoelako eta hiru hautetsontzietarako boto erabilgarri bakarra sozialistena da, Sánchezek Espainia eraldatzea eta aurrera egitea bermatuko baitu».

ERANTZUNA ARAZOEI

Denis Itxaso Gipuzkoako diputatugai nagusiak, Gipuzkoako Liburu zuria, bere hauteskunde-programa, Sánchezi eman dionak, gogorarazi duenez, duela lau urte lurralde historikoan «amorruz eta gatazkaz beteriko uneak bizi ziren eta, arazo handienei zegokienez, erabateko geldialdia zegoen; baina sozialistak Foru Aldundira iritsi ziren, eta bertan EAJrekin batera gobernatu dute amaitu berri den legealdian, eta, haiei esker, erantzuna eman zaie arazoei: hondakinei, birziklatzeari, adinduentzako egoitzei eta agenda sozialdemokrata osoari, Sánchezek Europan zuzentzen duenari».

Gipuzkoako diputatugai nagusiak adierazi duenez, hauteskunde horietan «munduko aukera denak dituzte, lehen aldiz, Aldundia zuzentzeko eta diputatu nagusi sozialista izateko, merezi dugulako». «PSOEk ekarri dio egonkortasuna lurralde honi», esan du, eta, jarraian, baieztatu duenez, «itunek eta akordioek bakarrik emango dute aukera aurrera egiteko».

Bestalde, Ernesto Gasco Donostiako alkategaiak, Sánchezi bere hautagaitzaren polo bat eman dionak, hauxe balioztatu du: «Presidente sozialista bat egon den bakoitzean eta sozialistek Donostian gobernatu duten bakoitzean, hiriak aurrera egin du». «Hori da gure konpromisoa», esan du.

Bere iritziz, hauteskunde horiek beste aukera bat emango diote Donostiari «modernitatea, aurrerapena eta etorkizuna berreskuratzeko». «Donostia indartsu eta hobearen bermea gara», azpimarratu du.