Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Elkarrizketa eta ezberdinen arteko paktua berreskuratzea izan da PSE-EEren funtsezko eginkizuna”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak “La Euskadi ciudadana. Los socialistas en el Gobierno Vasco (1936-2012)” liburuaren aurkezpenean parte hartu du

1. argazkia
Presentación del libro "La Euskadi ciudadana. Los Socialistas en el Gobierno Vasco 1936-2012" Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gogorarazi du Euskal Sozialistek 2016an sinatutako koalizio-akordioak “elkarrizketa eta ezberdinen arteko paktua berreskuratzearren” jokatu duen funtsezko egitekoa, eta galdetu du zer izan zitekeen Euskadin une horretan bere alderdiak uko egin izan balio gobernagarritasunean inplikatzeari eta abertzaleen arteko aliantza bat gauzatu izan balitz.

Idoia Mendiak gogorarazi du PSE-EEk uko egin ziola “edozein mendeku-ekintzarako tentaziori” eta Eusko Jaurlaritza iraganera jotzetik libratzearen alde egin zuela, Ibarretxe planarekin bizitako edo jada Kataluniak bizi zueneko egoera antzirudikatzen zuena. “Arriskua benetakoa zen. Eta Gobernu horrekin, hots, egungo honekin, egin genuena izan zen herritarren agendara zuzentzea, enplegura, berdintasunera, klima-aldaketara, zerbitzu publikoetara, memoria iragan berria blindatzeko konpromisoa hitzartzea, inork ez dezan ahantzi terrorismoaren bidegabekeria, eta, etorkizuneko autogobernuari buruzko hausnarketa talde guztietara zabaltzea”, azpimarratu du. 

Azken kontu horri buruz, autogobernuaz, Mendiak PSE-EEk azaldutako baldintzak berretsi ditu, legaltasuna errespetatzea eta adostasun zabal bat bilatzea. “Ez dugu sinesten ez garena simulatzeko artifizio juridikoetan, legaltasuna hautsi eta bizikidetza arriskuan jartzeko. Eta ez dugu onartzen herritarren artean kategoriak ezartzerik ere”, adierazi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak Antonio Rivera eta Rafael Leonisioren La Euskadi ciudadana. Los socialistas en el Gobierno Vasco (1936-2012)  liburuaren aurkezpenean hartu du parte. Obrak alderdi honen Eusko Jaurlaritzan zeneko garaiaren errepaso historiko eta politikoa egiten du, Ramón Rubial Fundazioak bultzatutako argitalpena da eta Gasteizen aurkeztu da egileen parte-hartzearekin.

Idoia Mendiak azaldu du PSE-EEk saihestu egin duela gobernu berean bi gobernu paralelo eratzeko tentazioan erortzea, adostutakoari leial izanez edo ahots propio bereizituari uko eginez. “Sozialistok egoki irizten diogunean adierazten ditugu geure aldeak; bi alderdi ezberdin gara, hitzartu izan duguna partekatu ahal dugularik”, esan du.

Eta azpimarratu du Euskal Sozialistek Estatutua ospatzen dutela, nazionalistek horren garapen eskaria poltsikoratu nahi duten bitartean, eta esan du euskal agenda euskaldunen eskubide sozialak ere badirela, eta euskal Y-a bezalako proiektuak sozialistek asmatu zituztela lehen-lehenik, eta eurek desblokeatu zituztela gero.

“Nik eginkizun erabakigarri hori aldarrikatzen dut, bestetik ezinbestekoa aurrera begira Euskadi soziala eraikitzeko. Autogobernua eta horren garapena ahalbidetu zuena. Gure berezitasunak defendatzen eta Euskadi eta Espainia pluralean era aktiboan parte hartzen”, azaldu du.

Mendiak Patxi Lópezen Gobernuaren “eginkizun eraldatzailea” ere aldarrikatu du. “Hain da egia, ez delarik gaur egun Euskadin Gobernu hark diseinatua ez den inaugurazio-zinta mozturik: Biocruces, Donostialdeako Metroa, Gipuzkoan AHT hedatzea, Eibar eta Urdulizko ospitaleak… Eta ez dago ere, egun, une hartan aurreikusi ez zen politika estrategikorik: berrikuntza, kronikotasun estrategia, ingelesa ikastetxeetako komunikazio-hizkuntza izatea, krisi klimatikoaren kontrako borroka, zahartzea... Are autogobernu kontuan ere, hamahiru eskumen transferitu ziren hiru urtean, Ibarretxeren hamarkadan transferitutako hiru eskumenen aldean”, arrazoitu du.

Idoia Mendiak Iñigo Urkulluren lehen legegintzaldian sozialistek erakutsitako jarrerari egotzi dio PSE-Eek hauteskundeetan lortutako susperraldia. Legegintzaldi horretan EAJ hasieran bakarrik egon zen gobernuan, eta Euskal Sozialistekin lortutako akordioekin iraun zuen gero, gobernutik kanpo segitu arren. “Oposiziotik ez da gobernatzen, baina eragin daiteke gobernagarritasunean. Lidergo handia eta konfiantza politikoa behar dira horretarako. Nik uste dut alderdi gisa susperraldira eraman gaituen arrazoietako bat, hain zuzen, garai hori, Urkulluren lehen agintaldia, kudeatu genuen moduan datzala, nola kudeatu genuen gure legebiltzar jarduna eta nola jakin genuen alderdia berrantolatzen. Nahiz eta emaitzak ez diren berehala ikusten”, adierazi du.