Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratiko Boulevard irratsaioan

Idoia Mendia: «PSE-EEren eta EAJren arteko aurreakordioak euskal gizartearen pluralitatea bermatzen du erakundeetan»

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak nabarmendu duenez, PSE-EEren presentzia toki- eta foru-gobernuetan aukera ematen duerakunde horien politikak bateratzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren politikekin

1. argazkia

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak PSE-EEk eta EAJk eginiko aurreakordioa azaldu du, euskal udaletan eta aldundietan gobernatzeko, aukera emango duena «gobernu sendo eta egonkorrak sortu eta Euskadin hauteskundeen emaitzan behin baino gehiagotan islatu den pluralitatea ahal bezain beste gordetzeko».

Euskadi Irratiko Boulevard programan eginiko elkarrizketa batean, Mendiak adierazi du duela lau urte eginikoaren oso antzekoa dela, eta «aterpe orokor bat dela, ez diela xehetasunei heldu, azkenean, erabakia lurraldeei eta tokiko erakundeei dagokielako». «Batzorde Betearazle nazionaletatik oinarriak jartzen ditugu», gehitu du.

Mendiak baieztatu duenez, ostegun honetan oinarri sozialisten bozketak parte-hartze egokia izatea espero du, bai eta hautagaia berrestea ere; izan ere, bere alderdian hainbat iritzi egon arren, bide nagusi bakarretik ulertzen dira erakundeen egonkortasunak duen balioa eta PSEk gizarte-politika ezkertiarrei eta euskal erakundeei dakarkien balioa».

Alderdi bakoitzak eratuko diren gobernu guztietan izan behar duen pisuari buruz, azpimarratu duenez, «alderdiek lurraldeetan egingo dituzten negoziazioen zoriaren mende geratuko dira gai horiek; baina, ez da kontu aritmetikoa, eta horrela ikusten duena oker dago, ez ditu egoki interpretatu hauteskundeen emaitza, ez eta sozialismoak herrialde honen gobernagarritasunari ematen dion balioa ere».

«Ez da soilik zenbaki kontua. Denok egin ditzakegu zenbakiak toki guztietan. Erakundeetan aniztasuna, elkarbizitza eta egonkortasuna jartzean datza. Eta hori kontuan hartu behar dute», azaldu du Mendiak, zeinak hauxe ohartzera eman duen: «Ehunekoen irakurketa baino ez duena egiten ez du ondo ulertu, eta hauteskunde-zikloak aldagarriak dira».

Horrekin lotuta azpimarratu duenez, euskal herritarrek «gobernu sendoak eta egonkorrak, irekiak eta pluralak nahi dituztela bozkatu dute, eta PSE ildo horretatik lan egiten jarraitzeko prest dago».

Itunak Nafarroan

Konfiantza du María Chivite Nafarroako hurrengo presidentea izango dela, funtsezkoa baita PSNk foru-komunitatea gobernatzea, «dagokion tokian jarri eta elkarbizitza eraikitzeko».