Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Nazionala

Idoia Mendia: "Euskadi joera ekonomiko eta soziala bideratzen ari da Sozialistok agenda herritarren kezketan ardaztu baitugu"

PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu du "lan egingo duela Estatutu sendoago, sozialagoa, erabilgarriagoa eta ziurragoa lortzeko"

1. argazkia
Idoia Mendia interviene ante el Comité Nacional del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, ziurtatu du Euskadi egonkortasun-eredu gisa aurkez daitekeela gaur, Euskal Sozialistak arduratsuak izan direlako. Izan ere, duela urtebete baino pixka bat gehiago herrialdearekin konpromisoa hartzea eta erakunde nagusietako gobernuetan inplikatzea erabaki zuten. "Kataluniak ez bezala, gaur Euskadik hausteko arriskurik du Sozialistok akordioaren, elkarrizketaren eta aniztasunaren alde egin genuelako. Euskadi joera ekonomikoa bideratzen ari da, eta gizartea berreskuratzen ari da, Sozialistok lortu dugulako agenda ardaztea herritarren kezketan", baieztatu du.

Idoia Mendiak hitzaldi bat egin du Euskal Sozialisten Batzorde Nazionalaren aurrean, 8. Kongresuaren ostean eta egitura guztiak, tokikoak barne, berritzeko prozesua amaitu eta gero, organo horrek egindako lehen bileran. Saio horren bidez, idazkari nagusiak eskerrak eman die Batzorde Nazionala utzi duten kideei erabakiak hartzean eman zuten laguntzagatik, eta oraingo Batzordeari laguntza eskatu dio kongresuan adostutako programa aurrera eramateko.

"Gaur Euskadik etorkizunerako erronka handiei lasaitasunez ekin diezaieke, Sozialistok XXI. mendean kokatzearen aldeko apustua egin dugu eta. Oraindik bide luzea egin behar dugu, baina pauso handi bat egin dugu jada: elkar-ulertzerako garai berri bat sortu dugu. Eta atzera ez egiteko ahalegina egingo dugu", azaldu du.

Idoia Mendiak, halaber, Estatutuaren erreforma aipatu du. "Egun batzuetan berritutako itun horren inguruko oinarriak proposatu behar ditugu. Lortu ezin den horri ekin diezaiogun nahi dute batzuek. Horregatik, gure kongresuen arteko organo gorenaren aurrean, argi utzi nahi dut Sozialistok lan egingo dugula Estatutu sendoago, sozialago, herritarrentzako erabilgarriago eta ziurrago bat lortzeko" adierazi du.

Eta PSE-EEren posizioa nabarmendu du: "Ez diogu inori iruzur egingo. Gainerako taldeek gure iritzia ondo ezagutzen dute, badakite akordioaren bila ari garela, bai eta frustaziorik eragiten duten akordioetan parte hartuko ez dugula ere".

Idazkari nagusiarentzat, Estatutuak herritarrentzako tresna erabilgarri bat izan behar du. "Inor ez dezala Sozialisten laguntza espero lubakien politikak berriz egiteko. Estatutu berriak sendoagoa izan behar du gizarte-eskubideei dagokionez, bai eta irekiagoa eta ziurragoa ere. Eta uste dugu aukera handiak daudela hori lortzeko. Beste taldeekin bat-etortze ugari ikusten ditugu. Espero dugu inork ez uztea akordio berri bat egiteko aukera hori, legearen barruan denok tokia dugun akordioa egiteko".

Bestalde, Idoia Mendiak agintaldi berri honetan Euskadiko Batzorde Betearazleak planteatu dituen gidalerroak zehaztu ditu ere bai:

  1. Berdintasunerako agenda: denok berdinak garen Euskadirako, alderdi guztietan, emakumeetatik hasita, proposamen sozialetan eta ekonomikoetan aparteko kapitulu bat izateari utzi behar diete eta.
  2. Ongizatearen gizartea finkatzeko agenda, zaharkitzearen erronkaren aurrean. Eskubidez osatutako Euskadirako. Euskadik apustu egin behar du osasun- eta hezkuntza-sistema publikoak eta pentsioak errealitate demografiko berrira egokitzearen alde, baina, aldi berean, gizarte-zerbitzuak finkatuko dituen eredua sortu behar du.
  3. Eraldaketaren eta berrikuntzaren agenda gizarte-kohesioaren eragile gisa. Iraultza teknologikoaren aukerek eta arriskuek erantzunak eskatzen dituzte, berrikuntzarako, prestakuntzarako eta lan-eskubideak bermatzeko. Ezin da aurrerapauso bat egin herrialdea modernizatu gabe, ez eta atzerapauso bat ere enplegu berrien kolokatasunaren aurrean.
  4. Ingurumen-agenda. Jasangarritasuna izan behar da Euskadiren etorkizunerako proiektuaren ardatza. Sektore ekonomikoekin eta eragile sozialekin itun bat egitea beharrezkoa da, ingurumen-kudeaketa eta energia berriztagarriak izan daitezen berrikuntza teknologikoaren eta jarduera ekonomiko zein enplegu-aukera berrien sortzaileak.