Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren Batzorde Exekutiboa

Idoia Mendia hurrengo Batzorde Federalean Rajoyri ezetz esatearen aldekoa da Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboak aho bateko akordioa hartu baitu

José Antonio Pastor, Eneko Andueza eta Alexia Castelo, legebiltzar taldeko izendapenak

1. argazkia
Idoia Mendia, en la reunión de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE de esta tarde. FOTO | Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak PSOEren hurrengo Komite Federalean Mariano Rajoyren inbestiduraren aurkako botoa aldeztuko du, PSE-EEk azken hauteskunde orokorretatik izan duen jarrerarekin bat etorriz.  Euskadiko Batzorde Exekutiboa arratsaldean bildu da, eta aho batez erabaki du, orain dela gutxiko Biltzar Ttipian lortutako babesari erantzunez, Euskal Sozialistek ezetz esango dutela Espainian eskuineko Gobernua izateari inbestidura-saioa egiten baldin bada.

Zuzendaritza sozialistak azpimarratu nahi du gaur inoiz baino beharrezkoagoa dela ezetz esatea Alderdi Popularrak Espainian bultzatu dituen politikei; eskubideen murrizketan eta egoera ekonomiko zailaren ondorioak pairatzen dituzten espainiar gizarteko askori mespretxu egitean oinarrituta daude aipatutako politikak, eskuinak iruzurgileei indultua ematen dien, aberatsen eta pobreen arteko aldea handitzen duen eta gutxiago dutenei aukerak kentzen dizkien bitartean.

Euskal Sozialistok baietz esaten diogu ustelkeriaren aurkako borrokari, eta ezetz PPri indultua emateari; izan ere, pasibotasunaren bidez zenbait jarrera baimendu eta baita sustatu ere egin du, eta akusatuen eserlekuan dago horren ondorioz.  Mariano Rajoyren “Luis, sendoa izan” esaldiari, Gürteleko alderdia zuritzeari, Espainiako hainbat lekutan dauden ustelkeria-tramei ezetz esaten diegu.

Horrez gain, Alderdi Popularraren aurka gaude Gobernuaren ekintzaren bidez euskal autogobernua murriztu duelako berzentralizatzeko politiken bidez, eta ezin izan duelako elkarrizketarako bide bat ireki komunitateek osatutako Espainia anitza osatzeko.

Azken asteotan gure alderdiarekin gertatutakoak ez du eragina izango PSOE sendo eta batuan dugun konfiantzan, eskuineko politiken aurrean espainiar gizarteari beste aukera bat eskaintzeko gai den alderdia da, eta irmo jardun behar du Sozialistek historian barrena izan ditugun eta milioika espainiarren babesa izan dituzten printzipioak aldezteko.

Legebiltzar taldearen izendapenak

Euskadiko Batzorde Exekutiboak, gainera, legebiltzar taldearen izendapenak onetsi ditu, eta bihar, asteartea, egiaztagiriak eramango dituzte Eusko Legebiltzarrera.  José Antonio Pastor legebiltzarkide bizkaitarra Euskal Sozialisten bozeramailea izango da, Eneko Anduezak bozeramaile ordezkoaren lanak hartuko ditu gain, eta Alexia Castelo taldeko idazkari nagusia izango da.

José Pastor (Ortuella, 1959) esperientzia luzea du legebiltzarrean.  Lehen Hezkuntzako irakaslea da, eta Deusto Business Schoolen Ekintzailetza Publikoko lidergo ikasketa egin zituen.  1977an Euskadiko Alderdi Sozialistan sartu zen, eta 1983an Ortuellako Udaleko zinegotzi izendatu zuten. Herri horretako alkatea izan zen 1987tik 2003ra. Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusia (2002-2014) eta PSE-EEko Batzorde Exekutiboko bozeramailea izan da (2009-2012). Bizkaiko Batzar nagusietako ahaldun izan da (2003-2009) 2005etik Euskal Sozialisten bozeramailea da Eusko Legebiltzarrean.

Eneko Andueza (Eibar, 1979) Eusko Legebiltzarrean arituko da lehendabiziko aldiz.  Zientzia Politikoetan eta Administrazioan lizentziaduna da.  Foru legegintzaldi honetan Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramailea izan da.  Gainera, Eibarko Udaleko zinegotzi izan da (2008-2016). Eibarreko Talde Sozialistako idazkari nagusia da.

Bestalde, Alexia Castelo (Bilbo, 1969) Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean.  Abokatutzan egin du lan, eta Aholkularitza Fiskaleko masterra du (Negozioen Nazioarteko Eskola) eta Giza Baliabideetako, Ikuskaritzako eta Kudeaketa Kontroleko Gradua egin zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.  Sestaoko Udaleko zinegotzia izan da (1999-2015), eta Udal Talde Sozialistako bozeramailea zen, baita lehen alkateordea ere.  Orain arte Bizkaiko Biltzar Nagusietako Euskal Sozialista Taldearen bozeramaile ordezkoa izan da. Bizkaiko PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Ikasketan eta Programen idazkaria da.