Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOEren Batzorde Federala

Idoia Mendia: “Katalunian negoziazioa elkarrekin bizitzen jarraitzeko bidea aurkitzera zuzentzen da”

Idoia Mendiak, PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, esan du Espainiako sozialista guztiek partekatzen dutela adiskidetasunera eta lurralde-elkarrizketara itzultzeko beharra, Katalunia aipatzean.

1. argazkia
Idoia Mendia junto al teniente de alcalde del Ayuntamiento de Bilbao, Alfonso Gil, al inicio del Comité Federal del PSOE. | Foto: Socialistas Vascos

“Gainerako Espainiarekin osotasun komun batean bizitzen jarraitzeko bidea aurkitzera zuzentzen da, Katalunian, negoziazioa. Sozialista guztiok partekatzen dugu herrialde hau adiskidetasunera eta lurralde-elkarrizketara itzuli beharraz, eta bakoitzak, berezitasunak berezitasun, geure proiektuak Espainian diren identitate ezberdinetatik garatu ahal izatea, beti ere proiektu komun baten barruan", adierazi du.

Idoia Mendiak gogoeta horiek azaldu ditu gaur goizean Madrilen biltzen den PSOEko Batzorde Federalera sartzean. Kazetarien galderei erantzunez, apirilaren 5ean burutuko diren euskal hauteskundeak aukera bat direla esan du, erakunde guztiak herritarren benetako kezketara zuzendurik egon daitezen.

“Gaur, hemen, Gobernu batez hitz egingo dugu, Espainiakoaz, herritarrak arduratzen eta kezkatzen dituen gaiak dituena lehentasunezko helburu, gutxieneko soldata, pentsioak. Euskaditik, niri gogobetetasun handia ematen dit une hau Euskadiko hauteskunde-deialdiarekin batera etortzea, gure erakunde guztiak lerrokatzera eta erlojua alor guztietan bere orduan jartzera eramango baikaitu”, esan du.

Lehendakari izateko hautagaiak helburu hori lortzeko egonkortasuna ezinbesteko osagaia dela ere esan du. “Euskal gizartean ditugun erronkei Espainiakoei eta Europakoei bezala heltzeko aukera izango dugu, politikak lerrokatuz eta indartsuagoak eginez. Une garrantzitsua da Euskal Sozialistek euskal erakundeei eman dien egonkortasuna sendotzeko”, gaineratu du.