Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Susperraldirako solasaldiak

Idoia Mendia: “Gobernantza-eredu berri bat behar dugu, eskumenei gutxiago eta lankidetzari gehiago begiratuko diona”

• PSE-EEko idazkari nagusiak osasun-plan berri bat, osasun langileen prestakuntza epidemiologikoa, lehen mailako arreta indartzea eta egoitzetan osasun-kontrolerako sistema bat izatea aldeztu ditu
• Rafael Bengoa sailburu ohiak konfinamenduan lortutako emaitza onak azpimarratu ditu eta zoriondu egin ditu espainiar eta euskal gobernuak, "zientziaren alde apustu" egin izan dutelako euren politiketan.

1. argazkia
Idoia Mendia y Rafael Bengoa conversan al inicio de la reunión. | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigai denak, Idoia Mendiak, “gobernantza-eredu berri bat” ezartzeko beharra nabarmendu du gaur Covid-19aren krisiaren ondoren Euskadiren berreraikitzeari heltzeko, "eskumenetan ordez lankidetzan” ardazturik egon beharko dena. “Datorren hamarkadarako osasun-planerako ereduak gobernantza-eredu berri bat ekarri behar du, ez diona hainbeste erreparatuko nork dituen holako edo halako eskumenak, espazio soziosanitario berean guztiok elkarren artean kolaboratzea ahalbidetzeari baizik”, esan du.

 

✅ Lehen arretako eta arreta komunitarioko plan bat, prebentzio-jarduera guztia bilduko dituena
✅Epidemiologia Gaietarako Batzorde Iraunkor bat, Espainiako Gobernutik koordinatuta egongo dena. #IdoiaLehendakari #Idoiaenred pic.twitter.com/PrcGny9uR7

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 5, 2020

 

 

Idoia Mendiak topaketa bat izan du Rafael Bengoa Osasun sailburu ohi eta osasun publikoan aditu denarekin Ramón Rubial Fundazioak antolatutako “Susperraldirako solasaldiak” zikloaren barruan. Topaketa #IdoiaSarean ekimenaren, hots, arlo sozial, ekonomiko eta politikoko solaskideekin hartu-emanak berrabiaraztera zuzendutako eta Covid-19ak eragindako krisiaren konponbiderako ekintza sortaren parte da.

 

Buruzagi sozialistak, “osasunean eta gizarte kohesioan gehiago eta hobeto inbertitzearen alde” egin du, eta Euskal Sozialistak legegintzaldi berrian sustatuko dituen ekimenak azaldu ditu, horien artean osasun-plan berri baten onarpena, osasun arloko langileei zuzendutako epidemiologia formakuntza, prebentzio-jarduera osoa bilduko duen lehen mailako arreta nahiz arreta komunitarioa, eta Espainiako Gobernuak koordinatuko duen Epidemiologia Gaietarako Batzorde Iraunkor baten sorrera.

 

Egoitzetako sistema birpentsatu beharraz ere aritu da, gaurko egunez “lehen arretaren radarretik kanpo uzten dituelako adinekoak”, hau da, “kolektiborik zaurgarriena, pandemia honetan ikusi dugun bezala”. “Osasun-sistema gizarte-sistemarekin eta egoitzetakoarekin lotu behar da. Zubi-konexio bat eraiki behar dugu sistema horien artean, adinekoek bizitza autonomoa izan dezaten baina aldi berean monitorizaturik egonik”, erantsi du.

 

Idoia Mendiak "etorkizunerantz begiratzearen alde azaldu da, eta "berriz gerta daitezkeen berragertzeak saihesteko premiazko neurriez gain epe luzerako beste batzuk” hartzearen alde ere egin du, Osasun indartsu eta kalitatezko bati eusteko. “Osasun gastuan efizientea izango den sistema publiko bat nahi dugu, prebentziotik eta gizarte-politiken gaineko koordinaziotik abiatuta, asistentzia hobetze aldera", gaineratu du.

 

Rafael Bengoak, bere aldetik, Covid-19aren balizko berragertzeak lehenbailehen antzemateko eta horiei eraginkortasun handiagoz aurre egiteko alerta-sistemek duten garrantzia azpimarratu du. Ohartarazi duenez, prestaturik egotea da kontua, eta hori, bere aburuz, "tokiko zaintza-sistema eta prebentzioa” indartzetik hasten da, biak ahal biak lehen mailako arreta-sisteman bildurik direnak. “Lehen mailako arreta indartsu bat behar dugu, eta hemendik udazkenera bitartean indartu behar da, horrek bermatuko digu beste berragertze handirik ez egotea". Konfinamendua ere aipatu du, ebidentzia zientifikoetan oinarritua den neurri bat, emaitza onak eman izan dituena. “Hemen, gobernuak, erkidegokoa zein zentrala, zientzian oinarritu izan dira, eta hori funtsezkoa da. Zientzian oinarritu ez direnek, Trumpek edo Bolsonarok, kasurako, oso prezio handia ordaindu beharko dute; horiek, datozen hauteskundeetan, baina, batik bat, euren herritarrek ordaindu beharko dute”, ondorioztatu du.