Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Katalunian, Euskadin eta gainerako Espainian sozialismo indartsu bat da elkarbizitzarako, pluraltasunerako eta proiektu amankomun bat partekatzen segitzeko bermerik onena”

• PSE-EEko idazkari nagusiak Kataluniako Gazte Sozialisten (JSC) Prestakuntza Eskolako mahai-inguruetan hartu du parte Miquel Icetarekin batera.

• Inbestidurari buruz, Mendiak azaldu du ausarkeria dela PSOE eta Pedro Sánchezen lidergoaren beharra auzitan jartzea eskubide sozialak berreskuratzeko, pentsioak blindatzeko edo emakumezkoen eta gizonezkoen artean benetako berdintasuna lortzeko

1. argazkia
Idoia Mendia en los debates de la Escuela de Formación de la Juventud Socialista de Cataluña (JSC)

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du Euskadi eta Kataluniako erkidegoetan, eta baita Espainia osoan ere, sozialismoak duen sendotasuna dela bermea bizikidetzarako eta mundu osoan zabaltzen ari diren populismoen tentsioak gaindituko dituen proiektu partekatu baterako. “Gu gara pluraltasunari eusteko eta proiektu amankomun bat partekatzen jarraitzeko bermerik onena”, adierazi du Kataluniako Gazte Sozialisten Prestakuntza Eskolan egin duen jardunean, zeina Castellnou de Bages-en (Bartzelona) ari baita egunotan burutzen programazioa.

Une politikoari eta inbestidura buruz, berriz, Idoia Mendiak bere esku-hartzearen aurretik komunikabideekin izandako topaketa batean gogoratu du ezen “Espainiako Kongresuan diren eta inbestidura saioan PSOE buru izango zen Gobernu progresista baten alde egin ez duten indar politikoetako asko zentsura-mozioan eratu zen gehiengo horri jarraipena emateko aurkeztu ziren hauteskundeetara eta, beraz, jaso zuten hautesleen babesa, hain zuzen ezberdinen arteko bizikidetzaren Espainia bat nahi dutenena. Horrenbestez, deitoratu beharrean gara babes hori Gobernu sendo baten inguruan gauzatu ez izana. Gobernu horrek, bestalde, ez du zertan izan behar atzean gehiengo absolutu bat izango duena edo koalizio-gobernu batean konformatuko dena; aldiz, uste sendoak eta helburu garbiak dituena izan behar du”.

Mendiak herrialdearen interes orokorrak diferentzien gainetik jartzearen alde egin du, eta bere esku-hartzean esan du “ausarkeria dela hauteskunde nagusiak argi eta garbi irabazi zituen alderdiaren lidergo sendoaren beharra zalantzan jartzea, Pedro Sánchez buru izanik PSOEk lortutakoa”. Oraindik indarrean diraute eskubide eta askatasunerako arriskuak, gogoratu du, nazionalismoaren ertzetatik pluraltasuna mehatxatzen dutenaren modura. Eta berretsi du soilik sozialismoak jar dezakeela abian beharrezko eraldakuntza, zeina “lan eskubideak berreskuratzetik, emakumea erabaki ekonomiko eta sozialen aginte-kabinan jartzetik, osasuna eta hezkuntza publikoa blindatzetik hala nola egungo eta etorkizuneko pentsioak ere blindatzetik" etorriko baita.

Euskal sozialistek euskal gobernagarritasunarekin, erakundeekin eta autogobernuarekin izan duten konpromiso historikoa ekarri zuen gogora Idoia Mendiak, nazionalistekin egindako lehen koalizio-hitzarmenetatik zein lehen herrialde-itun handietatik (eskola publikoa, osasun sistema, gizarte babesa, berrindustrializazioa...) hasi eta Patxi Lopezek gidatutako Gobernu sozialista arte, edo egonkortasun eremu hori eratzeko azken urteetan berriro heldutako lankidetza, alegia. “Gizarte konfrontazio garairik gogorrenetan eta ETAren zuzeneko mehatxua gainean genuela topaguneak ehuntzeko gauza izan baginen, nola ez ginen, bada, gauza izango terrorismoa gainditzea lortu dugunean?”, gaineratu du.

Sozialismoak, Euskal Sozialisten buru denaren iritziz, mundu osoan konfrontazioa bilatzen duten ideologiak ezarri nahian den esparru mentala borrokatzeko egiteko morala du. “Gero eta erantzun globalagoak eta koordinatuak eskatzen dituzten erronkekin aurkitzen garenean, beldurrak inarrosten dira eta herritarrei xaxatzen zaie euren mugen