Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak #25S

Idoia Mendiak PSE-EEri botoa ematea eskatu du “subiranotasun-abentura geldiaraztearren”

Kanpaina amaitzeko ekitaldian, Gasteizko Sansomendi auzoan (Araba) Natalia Rojo eta Susana Corcuera hautagaiekin batera egindakoan, Mendiak eskerrak eman die militante "sendo eta konprometituei” egindako lanagatik, eta irailaren 25ean PSEk emaitza “ona” izango duela ziurtatu du. “Seguru izan, igandean gauen ikusiko duzu ahaleginak emaitzak ematen dituela”, nabarmendu du.

1. argazkia
Idoia Mendia, Natalia Rojo y Susana Corcuera en el mitin cierre de la campaña electoral en Vitoria-Gasteiz | Foto: Socialistas Vascos

PSEko lehendakarirako hautagai IDOIA MENDIAK ostiralean euskal herritarrei eskatu dio igandean PSEri emateko botoa "gauzak aldatzeko botoa delako, Euskadi aurrera egiten laguntzeko botoa eta denon artean etorkizun bidezkoagoa lortzeko aukera”, eta Euskdi “hesiak altxatu nahi ez duen autogobernu indartsuarekin” zuzentzeko konpromisoa hartu du gain.

“Subiranotasun-abentura guztiak geldiaraziko ditugu, Ibarretxerekin eta bere banatzeko planarekin egin genuen bezala, sozialistok aniztasunaren bermea garelako; hainbat identitateko pertsonek eskubide berberak izan behar dutela aldezten dugulako”, ziurtatu du.

EUSKAL SOZIALISTEN idazkari nagusiak esan du PSEri emandako botoa "gauzak aldatzeko, Euskadi aurrera egiten lagutnzeko eta elkarrekin etorkizun bidezkoagoa eraikitzeko botoa dela”.  “Gure esku dago eta lortuko dugu! Euskadi berriaren botoak gehitzen jarraituko dugu!”, esan du.

Horren inguruan esan du euskal herritarrek badakitela PSE “ezinbestekoa" dela, eta nabarmendu du kanpainan lan bikaina egin dela; "zenbait eztabaida hasi ditugu zer esango duten kontuan izan gabe, ukitu ezin diren zenbait gai landu ditugu".

“Euskal herritar onaren txartela ematen jarraitu nahi dutenen aurrean, hitz egiteko baimena eska dezagun nahi dutenen aurrean".  Sozialistok badugu geure ahotsa eta librea, ez dugu konplexurik eta zenbait proposamen ditugu”, adierazi du.

Horrez gain, azpimarratu du PSE koherente izan dela eta gainontzeko alderdiei “argi hitz egiteko” eskatu diela, ez baitugu “ezer ezkutatu behar”. Gainera, PSEk "proiektu politiko bat, gizarte-eredu bat eta herri eredu bat duela eskaintzeko" azpimarratu du.  “Ez dugu zertan proposamenik asmatu edo gureak ezkutatu.  Asktasunean, aniztasunean eta autogobernuan oinarritutako proiektu politikoa dugu sozialistok", gaineratu du.

AUTOGOBERNU “SENDO” BAT

Horren inguruan, “Autogobernu sendoa izango duen Euskadi zuzendu nahi duela, ez duela harresirik altxatu nahi eta mundu ireki batean bizi nahi duela" azaldu du, "gure indarra aniztasunean oinarritzen baita".  “Desberdinen arteko ituna da aurrera egiteko giltzarria”, azpimarratu du.

Hori dela eta, euskal autogobernuak “ezin du berzentralizatzeko atzera pausurik edo amets nazionalistarik onartu”, eta “identitatea homogeneizatzeko saioei aurre egingo diela” esan du. 

“Subiranotasun-abentura guztiak geldiaraziko ditugu, Ibarretxerekin eta bere banatzeko planarekin egin genuen bezala, sozialistok aniztasunaren bermea garelako; hainbat identitateko pertsonek eskubide berberak izan behar dutela aldezten dugulako”, adierazi du.

EUSKAL SOZIALISTAK “arro daude Euskadirekin eta autogebernuarekin”, esan du, eta ondoren “zentralismoaren gehiegikeriak galarazteko, lurraldeen arteko lankidetza hobetzeko eta Europan ahotsa izan dezagun lortzeko zenbait erreforma” behar ditugula esan du.

BOTOA EMAN

Lehendakari izateko PSEko hautagaiak “langabetuei, langileei, autonomoei, aukerarik gabeko gazteei, pentsionistei eta mendeko pertsonei, emakumeei" eskatu die botoa.

“Indarkeriako iraganarekin amaitu nahi ez dutenen aurrean, bizikidetza demokratikoaren alde egiteko eskatzen du.  Ezeren inguruko diskurtsoak egiten dituzten eta nazionalistek bezala pentsatzen dutenen aurrean, sozialisten proposamen zehatzen alden egiteko eskatzen dut.  Erakunde-ustelkerian nahasita jarraitzen dutenen aurrean, politika sozialisten garbitasun eta gardentasunaren alde egiteko eskatzen dut.

Gainera, nazionalismoa kritikatu du "esku batekin bestearekin zer egingo duen ezkutatzen duelako", eta herritarrei eskatu die "benetako Euskadiren alde egiteko, euskal herritar guztiak berdin izateko aukera ematen digun autogobernuaren alde egiteko".  “Ez duela ezertarako balio pentsatzen dutenei, zure iritzia boto bat dela esaten dizut.  Boto horrek gainontzekoen indar bera du”, azpimarratu du.

Hori dela eta, “borrokatzen nekatuta dauden pertsonei” esan die “gurasoak eta aitona-amonak gogoratzeko, eta gogoratzeko etorkizunari uko egin ez zieten milaka pertsonak, itxaropenari uko egin nahi ez zieten pertsonak”.  “Haserre daudenei, haserrea gauzak aldatzeko boto bihurtzeko eskatzen diet", azpimarratu du.

Mendiak euskal herritarrei eskatu die igandean gogoan izateko “zer kendu digun eskuinak, baina, batez ere, zer kendu ahal diguten”

“Herritarrei gauzak alda daitezkeela pentsatzeko eskatzen diet, posible dela etorkizun bidezkoagoa lortzea.  Herritar guztiei esan nahi diet boto bat indarra dela, aldaketarako indarra, eta Sozialiston balore berberen aldekoa denari, ez izan zalantzarik, igandean sozialistei eman botoa”, amaitu du.