Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERA

Euskal gizarte-eragileek 2017ko urtarrilaren 17an egindako akordio interprofesionala aurkaratzea

Gloria Sánchez Martínek, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ganberaren indarreko Erregelamenduaren babespean, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO 2017ko urtarrilaren 17an euskal  gizarte-eragileek egindako akordio interprofesionalari buruzko galdera hau egiten dio Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuari, Mª Jesús San José andreari.

JUSTIFIKAZIOA 

2017Ko urtarrilaren 17an, euskal sindikatu adierazgarrienek eta CONFEBASKek negoziazio kolektiboari buruzko akordio interprofesional bat sinatu zuten, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan adostutako hitzarmen kolektiboen lehentasuna eta beste testuinguru geografiko batzuetan adostutakoei gailenduko zaiela bermatzen duena. 

Gizarte Lehengoratzerako Elkarteen Espainiako Federazioaren –FEADRS– patronalak aipatutako akordioa aurkaratu du auzitegietan. 

Hurrengo egunetan aurkaratzearen inguruko erabaki judiziala espero da.

Legebiltzar-talde honen kontrol-lana egiteko, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO honako galdera hau egiten zaio Lan eta Justizia sailburuari: 

  • Zer iritzi du sailburuak FEADRS enpresa-erakundeak akordio interprofesionalari egindako aurkarapenari buruz?

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Gloria Sánchez