partekatu
• 2018ko urte amaierako lehendakariaren mezua
José Antonio Pastorek goraipatu du PSE-EEren ezker arduratsuak egonkortasuna, hazkuntza eta enplegua ekarri dizkiola Eusko Jaurlaritzari
José Antonio Pastor PSE-EEren legebiltzarreko bozeramaileak ziurtatu duenez, 2018an baieztatu dira sozialisten erabaki onak, Eusko Jaurlaritzan parte hartzekoak eta Euskadiko ekintza politikoa bideratzekoak, herritarren benetako interesei erantzuna emate aldera: hazkuntza ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sortzea.
«Aurten konfirmatu da sozialistok asmatu egin dugula egonkortasun politikoaren eta gizarte-kohesioaren alde egin dugunean, herritarren benetako interesei eta gehiago behar dutenei lehentasuna eman diegunean: langabeei, emakumeei, pentsiodunei, lan prekarioak dituzten langileei... Gu Eusko Jaurlaritzan izanik, ezker arduratsua lan eginez, agerian geratu da, enpleguaren eta hazkuntzaren datuek diotenez, bide onetik goazela ekonomiaren eta gizartearen berreskuraldirako», azaldu du.
José Antonio Pastorek adierazi duenez, 2019an, udal- eta foru-hauteskundeak egongo diren urtean, euskal gizarteak energia, hain zuzen ere, zerbitzu publikoak eta gizartea babesteko erabiltzea nahi du, desberdintasunaren aurkako bermerik onena delako.
«Espero dugu denok konpromisoa hartzea Euskadiko Gobernuarekin, sozialistei esker, bide onetik doanari. Udalek eta aldundiek ongizatea eman eta bizikidetza bermatu behar dute, horren alde jotzen dugu; eta nazionalistei eskatzen diegu bide zuzen horretatik ez gaitzatela desbideratu iraganeko zein Kataluniako formula antzekoekin», azaldu du.