Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Senatua

Julia Liberalek, Txema Oleagak eta Tontxu Rodriguezek senatari izaera osoa hartu dute

Tontxu Rodriguez, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritzan Senatuan bere eserlekua betez, sozialisten idazkari nagusi kargurako berretsi dute Goi Ganberan

1. argazkia
Julia Liberal, Txema Oleaga y Tontxu Rodriguez, adquieren su condición plena de senadores.

Julia Liberal Liberalek, Arabako senatari hautetsiak, eta  Txema Oleagak, Bizkaiko hautetsiak, pasa den azaroaren 10eko hauteskundeetan Senaturako PSOEk Euskal Herrian aurkeztu zituen zerrendetan lehiatu zirenak, senatari izaera osoa hartu dute astearte honetan Goi Ganberako osoko bilkuran Konstituzioari men egingo diotela agindu ondoren.

Senatari izaera osoa hartu du, halaber, Tontxu Rodriguezek ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritzan eserlekua baitu Goi Ganberan.

Horren aurretik, Adineko Mahai baten presidentetzarekin, Senatuaren behin betiko eraketa izan da. Horretarako, XIV. legegintzaldian Goi Ganberako buru izango den Mahaiko kideak aukeratu dira, bozketa izendun eta isilpeko baten bidez. Organoaren buru Pilar Llop sozialista izango da.

Ganberako presidenteak banan-banan deitu ditu parlamentariak, Magna Cartaren ale baten aurrean men egiteko deklarazioa hartzeko, nahitaezkoa den moduan.

Izapide hori burututa, euskal senatariak euren eserlekuak hartu dituzte Alderdi Sozialistak hemizikloan okupatzen dituen eserlekuetan.

Pilar Llop-ek, legegintzaldi berriari irekiera emanez bere esku-hartze instituzionalaren hasieran, azpimarratu du Senatuak lurralde boterea ordezkatzen duela, txikia denaren boterea, eta esan du herritarrarekiko hurbiltasun hori dela garrantzitsuena. Era berean, garrantzia eman dio aniztasunari, dibertsitateari, berdintasunari eta ingurumenari, eta senatariei dei egin die genero indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren kontsentsua aldarrika dezaten. “Inork ez du inoiz gehiago eraiki behar besteen (emakumerena, arraza gutxiengorena eta LGTBI kolektiborena) mundua euren parte-hartzerik gabe, euren bizkar. Hori da demokrazia moderno baten oinarria”, gaineratu du.

Rodriguez Esquerdo, PSOEren idazkari nagusia Senatuan

Ganbera eratu aurretik, Tontxu Rodriguez Esquerdo berriz hautatua izan da Talde Sozialistaren idazkari nagusi gisa Goi Ganberan, pasa den legegintzaldian egin zen moduan. Euskal senatariaren hautaketa astelehen honetan proposatu izan du PSOEren Batzorde Betearazle Federalak eta Senatuko sozialisten bilkuran berretsi izan dute, bi ganberak saio batean bilduta atzoko astearte goizean Diputatuen Kongresuan.