Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Lan-bilera

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak alkate sozialistei helarazi die kontsumorako bonuei eta turismo sektorearentzako 2,8 milioiko laguntzari buruzko informazioa

• Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila covid-19aren ondoren sektorea suspertzeko txoke-plana prestatzen ari da lanean, arreta berezia eskainiz autonomo eta eteei
• Azken ukitua ematen ari da sektorearentzako laguntzei, Gobernuak gaitutako 30 milioi euroko funtsaren bitartez

1. argazkia

Sonia Pérez Ezquerra Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak alkate sozialistei helarazi die euskal ekonomian Covid-19aren pandemiaren ondorioak arintzeko berak zuzentzen duen Sailetik abian jarriko diren neurrien paketeari buruzko informazioa. Txoke-plan horretan, azpimarratzekoak dira Gobernuak onartutako 30 milioi euroko funtsa –hein handi batean turismo, ostalaritza eta merkataritza sektoreei laguntzera zuzendua izango dena, arreta berezia eskainiz autonomoei eta ete txikiei–, kontsumorako bonuen sorrera eta turismo sektorearentzat hiru aginduren bidez jada indarrean diren 2,8 milioiko diru-inyekzioa, deskonfinamendu fasean sektore horren suspertze ekonomikora zuzendua.

Era telematikoan burututako bileran PSE-EEren aldetik parte hartu dute Begoña Gil Erakunde Politikako idazkariak eta Isabel Muela Turismo sailburuordeak ere. Bileran izan dira alkate sozialistek gobernatzen dituzten hamaika udaletako ordezkariak: Mikel Torres (Portugalete), Juan Carlos Abascal (Ermua), Miguel Montes (Iruña Oka), Miguel de los Toyos (Eibar); José Antonio Santano (Irun), Mikel Serrano (Zumarra), Izaskun Gómez (Pasaia), Maider Lainez (Andoain); David de Migue (Berrobi) eta Agustín Valdivia (lasarte-Oria). Larraulgo alkatea, Maite Arana, bere taldeko batek ordezkatu du.

Topaketa horretan, Sonia Pérez Ezquerrak azaldu du Sailak bi fasetan egituratu duela txoke-plana. Lehenengoa, “erresistentzia-fasea” deiturikoa, euskal merkataritza sektoreko enpresei berehalako laguntza ekonomikoekin laguntzea aurreikusten du, batez ere jardueraren etenaldiak kaltetutako autonomo eta eteei. Saila azken ukituak ematen ari da sektoreari 30 milioi euroko aipatu funtsa aplikatzeko. “Lehenbailehen eman nahi diogu arreta krisiak gehien kaltetuenetako sektore baten premiei, eta funts horretako zenbatekoaren zati handi bat horiengana zuzenduko da”, adierazi du sailburu sozialistak.

Bigarren fase batean, “suspertze ekonomikoa” izenekoan, “kontsumoaren eta turismo eta merkataritza jardueraren berpiztea lagundu” nahi du Sailak. Ildo horretan, Sonia Pérezek laguntzak banatzeko hiru agindu eraman ditu Gobernu Kontseilura, 2,8 milioi eurokoak, turismoa sustatzeari begira, diru-laguntzak eskainiz ekitaldi eta produktu turistikoetarako eta, halaber, sektorean enpresa berri batzuk sortzeko. Gutxi barru merkataritzarentzako berariazko aginduak onartuko direla iragarri du.

Aldi berean, Sailak kontsumorako bonuak sustatuko ditu bere eskumenekoak diren hiru eremuetarako (merkataritza, ostalaritza eta turismoa). Helburua da plan komun eta koordinatu bati heltzea aldundi eta udalekin batera, ekimen hori abian jartzeko. Gogoratu behar da sailburuak bilerak burutu izan dituela dagoeneko asmo horretarako foru erakundeekin, hiru hiriburuetako udalekin eta Eudel-ekin.

Azkenik, pandemia bitartean Sailak abian jarritako kanpainak zehaztu dizkie alkateei, horien artean hauek nabarmenduz: kontsumitzaileen sentsibilizazioa Aste Santura begira, hornidura-azoketako kontsumoa sustatzera zuzendua, alarma egoera garaian irekita diren saltokien mapa interaktiboa egitea, eta ikus-entzunezko kanpaina “Euskadi zain egongo dela eta bisitatu nahi duten guztientzako tokia izango dela berriro gogorarazteko”, adierazi du sailburuak.