Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Idazkaritza Nagusiaren Komunikatua

PSE-EEko idazkari nagusiak ohartarazi du euskal gizarteak aurre egingo diola batzuek UPV-EHUn egin nahi duten ezarpen bortitzari

Idoia Mendiak errektore izateko hautagaiari eta hauteskundeetan parte hartu duten guztiei babesa erakutsi die, Leioako campusean jazoera larriak gertatu badira ere

Gaur Euskal Herriko Unibertsitatean gertatu diren jazoera larrien aurrean, Idoia Mendiak ondokoa adierazi nahi du:

 

  • Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campusean (UPV-EHU)  gaur gertatu denak, hautaketa demokratikoaren aurka agertzeko argudio bakarra indarkeria zela, argi utzi du batzuek ez dituztela zenbait irakasgai gainditu, hala nola, ideiekiko errespetua, eta kondena osoa merezi du.

 

  • Euskadik, hemengo erakundeek eta, batez ere, herritarrek esperientzia luzea dute aspaldi utzi dugun biderantz berri eraman nahi gaituztenei aurre egiten. Batzuek uste badute demokraziarekin amaituko dutela eta era bortitzean ezarriko direla, jakin beharko dute gizartearen indarrak aurre egingo diela, tinko egingo baitu lan halako jarrerekin amaitzeko.

 

  • PSE-EEk elkartasuna adierazi nahi die jazoeretako zaurituei, eta babes osoa eman nahi die unibertsitateko agintariei hauteskundeak egiteagatik; izan ere, modu ausartean, Nekane Balluerka erretoreak bezala, hori egiten lagundu dute; gainera, boto eskubidea egikaritu duten ikasle, irakasle eta langileei ere babesa adierazi die.