partekatu
• Aquarius
Alkate sozialistek Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuari eta Femp federazioari jakinarazi diete Aquarius ontziko errefuxiatuak hartuko dituztela
Euskadiko alkate sozialistek Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuari eta Udalerrien eta Probintzien Federazioari (Femp) jakinarazi diete Aquarius ontzian datozen errefuxiatuak hartzeko moduan daudela, Espainiara iristen direnean.
Ermuko, Portugaleteko, Eibarko, Zumarragako, Lasarte-Oriako, Pasaiako, Irungo, Moredako eta Iruña Okako alkateek azaldu dutenez, une honetan Valentziako porturantz bidaiatzen ari diren 600 errefuxiatuak iristen direnean sor daitezkeen beharren aurrean, udal horiek arlo horretan eskumena duten agintaritzen esku jarriko dituzte larrialdi-egoeretarako aurreikusitako baliabideak eta laguntzak eta pertsona partikularren, elkarteen eta GKEen elkartasun-ekintzak koordinatuko dituzte.
Euskadin alkate sozialista duten bederatzi udalak harrera-udalen sarearen parte dira 2015eko irailetik, non siriar errefuxiatuen krisiak larritasun-mailarik handiena izan zuen.
Besteak beste, Eibarko Udalak Espainiako Gobernuari helaraz dioten gutunaren bitartez, alkateak arreta eman dio drama horrek denbora luzez ez irauteari, eta Pedro Sánchezen gobernuak hartutako erabakiarengatik –Aquarius ontziko errefuxiatuei asilo emango zaie– pozik agertu da. Horrez gain, ziurtatu du Udalak laguntza emango duela errefuxiatuek beren bizitzei berriz ekin diezaieten Europan.
Egoerak eskatzen badu, dio gutunaren bukaerak, pertsona horietako batzuk udalerrira eramateko kudeaketak egiteko eskatuko da.