Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskal Sozialistek UPV-EHUko Kazetaritza Dekanotzaren aurka eginiko erasoa gaitzetsi dute

1. argazkia
Ejecutiva del PSE-EE [Foto de archivo]

PSE-EEren zuzendaritzak irmo gaitzetsi nahi ditu gaur goizean Leioako campusean izandako gertaerak; izan ere, hainbat kaputxadunek ezbeharrak eragin dituzte eta zenbait mehatxu egin dizkiote –pintaketa batzuetan, dianak ere irudikatu dituzte- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanotzari. Gainera, Euskal Sozialistek solidaritatea erakutsi nahi diete sua pizteko lehergailu batekin zauritu duten langileari, ikasleei, irakasleei eta UPV-EHUko campuseko langileei.

Unibertsitatearen esparruan nolabaiteko maiztasunarekin gertatzen diren erasoek eta mehatxuek (gaur, greba baten deialdia aitzakia hartuta) gure gaitzespen zorrotzena merezi dute, hain justu ideien, aniztasunaren eta kulturaren errespetua bereizgarriak izan behar diren espazioan askatasunaren aurka erasotzeagatik. PSE-EEn berriz ere halakorik ez gertatzea exijitzen dugu. Hala, indar politiko eta sindikal guztiei dei egiten diegu indarkeriaren aurkako gaitzespena adierazteko eta ekintza horiek gaitzesteko deituta dauden kontzentrazioetan babesa erakusteko. Era berean, babesa erakutsi nahi diegu Dekanotzako eta Errektoretzako taldeei.