Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistekin konprometituta nago, eta horrexegatik aurkeztuko naiz barne-hauteskundeetara”

1. argazkia
Idoia Mendia durante la entrevista en Boulevard. | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak berretsi egin du PSE-EEren barne-hauteskundeetara aurkeztuko dela, Euskal Sozialistekin konprometituta dagoelako. “Duela hiru urte erabaki nuen aurrerapauso bat ematea garai berri batean buru izateko, eta konpromiso hori bera izaten jarraitzen dut” adierazi du Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean. Euskal Sozialistek ekainaren 5ean jarriko dute martxan, Batzorde Nazionalaren bilera batean, idazkari nagusia hautatzeko prozesua.

Hala, Idoia Mendiak gogorarazi du dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren barruan sartzeko aukera baztertu zuela; izan ere, jakin bazekien PSE-EEk dedikazio eta energia osoa behar zuela ETAren amaierarekin eta egoera politiko “korapilatsu eta anitzarekin” iritsi zen garai berriari aurre egiteko.

Azaldu duenez, PSE-EE politikaren erdigunean dago, esparru instituzional guztietan hartutako akordioekin, eta horrek ahalbidetu du “Euskadiko politika baldintzatzeaz gain, eta erakundeetan egoteaz gain, herritarren bizitza hobetzeko politikak egitea”. “Norbaitek nirea baino proiektu hobea baldin badu, mahai gainean jar dezala” esan du barne-hauteskundeen prozesuari erreferentzia eginez.

Pedro Sánchezek PSOEren barne-hauteskundeetan lortutako garaipenari dagokionez, Idoia Mendiak ziurtatu du “ona dela garaipena hain erabatekoa izatea”. “Militanteek argi eta garbi hitz egin dute, eta hori ona da alderdiaren etorkizunerako” azaldu du. “Gure ibilbide-orrian, batasuna berreskuratzea eta alderdiaren anaitasuna egon behar dira. Ez da aukera bat, betebeharra baizik, eta horretan arituko gara Euskadin, hemen beti izan dugun berezko ikuspuntuarekin begiratzen” adierazi du.