Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzaldia prentsaurrekoan, legealdi honetan Gobernuaren lehen urtearen balantzea egiteko

Gaurko egunean sozialistok dei egin dizuegu Euskadirentzako zabaltzea erabaki genuen une berriaren lehen urtea partekatzeko. Une berri horretan, ezberdinen arteko ituna etorkizuneko Euskadi sortzeko oinarria izango da. Atzera bueltarik gabeko bidea da, guztiei partekatutako esfortzuak eskatzen dizkiena. Berebizikoa egiten du politika, letra larriz.

Euskadiko Alderdi Sozialista, eta ni Lehendakari izateko hautagai modura, herritarrenganako konpromiso argi batekin agertu nintzen azken hauteskunde autonomikoetara: herritar bakoitzaren botoak erantzunak emateko balioko zuen, ez, ordea, arazoak sortzeko.

Egonkortasuna eta ziurtasuna eskaintzeko konpromisoa hartu genuen, baita beste batzuekin, hain zuzen, beste modu batera pentsatzen dutenekin, konfiantza sendotzeko konpromisoa ere, elkarrekin herrialde bat sortu ahal izateko. Halaber, herrialde plurala garenez, pluraltasun hori gobernuaren egintzan islatzeko konpromisoa hartu genuen.

Akordio hori astetan landu genuen Eusko Jaurlaritza osatzen dugun bi alderdiek. Azkenean, akordio bat lortu genuen: guztientzako Gobernu Programa bat, nazionalista izan ala ez.

Proiektu horrek honakoetan jartzen du arreta: helduetan, gazteek behar dituzten aukeretan, emakumeen erabateko berdintasunean, kalitatezko enpleguan, osasungintzan eta hezkuntza publikoan, baita industria-egitura modernizatzean ere.

 

Asmo handiko proiektu bat oinarri solido batekin: lasaitasun soziala eta ekonomikoa.

 

Azken hamabi hilabete hauetan gauza asko gertatu dira. Gure inguruan kontrako bidea ikusi dugu: Gobernu bat bere herritarrak amildegira bultzatzen eta, bitartean, beste bat ikustaldiaren aurrean geldirik ezer esan gabe. Alboko komunitate batean enpresak galtzea, langabezia haztea, inbertsio-aukerak galtzea eta familiak erditik haustea eragiten zuen gorren elkarrizketa batera heldu gara harrituta.

 

Katalunia proiektu partekatu gisa desagertzen zihoan heinean, Euskadin honako hauez baliatu dira:

  • enplegu-planak,
  • berrikuntzaren aldeko apustua haztea,
  • lan-kolokatasunaren kontra borrokatzea.
  • etxebizitzarako eskubidea handitzea,
  • turismoa ekonomia-motore gisa berreskuratzea…

Neurri horiek Gobernuak proposatutakoak dira, baina Legebiltzarrean beste talde batzuekin batera lortu dugu, talde guztiekin. Hala, akordioak handiagotu ditugu.

 

Badakigu beste batzuek une honen balantze ezberdinak egingo dituztela. Guk gertakariei eusten diegu, astetik astera osoko bilkura eta batzorde bakoitzean ikusten diren horiei, alegia. Bertan organo betearazlearen ekintza sustatzen dugu. Batzuetan batzuekin egiten ditugu akordioak, beste batzuetan, berriz, beste batzuekin. Askotan, oso sarritan, ia guztiekin.

Sozialistoi kosta egiten zaigu ulertzea Podemos edo Bildurekin itundutako ehun egitekok baino gehiagok ez dutela islatzen kontu-sailik; izan ere, talde horiek Kataluniari begiratzen diote, bertako barne-prozesuei edo hurrengo hauteskundeei.

 

Bi egun geratzen dira zuzenketak Kontuei aurkezteko, horregatik, gaur berriro eskatzen dizuegu denoi hobetu nahi duzuen hori mahai gainean jartzeko. Akordioak egiteko konplexurik ez izateko.

 

Katalunian, gizartea amildegira zeraman Gobernu bat ikusi dugu. Euskadin, bitartean, Sozialistei esker, Gobernu sendo bat eduki dugu. Prekaritateari aurre egin diona, etxe bat izateko eskubidea bermatu duena, turismoa sustatu duena.

 

Guzti hori iaz sinatu genuen akordioari esker izan da. Eta astero Parlamentuan lortzen ditugun akordioei esker ere. Akordioak denekin. Bildurekin, Podemosekin, Alderdi Popularrarekin. Orain eskatzen duguna da akordio horiek guztiak Aurrekontuetara eramatera. Beldurra galdu behar dugu, desberdinen arteko akordioak sinatzera.

 

Sozialistok, behintzat, ez gara oharkabetuko. Betidanik jakin izan dugu herritarrek hautetsontzietan eman izan diguten konfiantza politiketan eragina izateko zela, ez bazterrean geratzeko.

 

Datorren urterako aukera berri bat sortu zaigu, 2018an aurrekontuak edukitzeaz gain, etorkizunean baliabide publiko gehiago izateko bide emango diguna. Baliabide gehiago gure zerbitzu publikoentzat, giza eskubideak hedatzeko eta ekonomia sustatzeko ere bai. Eta hori, gehikortasun fiskal handiagoarekin egin behar dugu, bakoitzaren ekarpenarekin, izan familiak ala enpresak, txikiak edo handiak, eta haien gaitasun errealaren arabera.

 

Beraz, akordio gehiago baldin baditugu, herritarren beharrei erantzuteko behar bezain gaitasun baino gehiago baldin badugu, Sozialistok laguntzak babesten jarraituko dugu: argia edo gasa ordaindu ezin dutenentzat, mila familia gehiagok etxebizitza bat izateko edo errenta baxua dutenek konpentsazioak jasotzeko farmazia-berrordainketagatik. Horrez gain, 13.500 lanpostu publikoren deialdia ere babestuko dugu, baita osasun zentroetan itxaron-zerrenda murrizteko planak ere.

 

Sozialistok kontu horiek Gobernuko gai-zerrendaren parte izatea lortu dugu, baina, ez dugu ulertzen norbaitek horren aurka bozkatzea norberaren interesengatik, guztientzako ona dena albo batera utziz.

 

Sozialistok ez ditugu herritarrak bide bazterrean utziko. Fakturak ordaintzeko arazoak dituenari lagunduko diogu. Etxe bat behar duenari. Sendagaiak lortu ezin duenari. Enplegu bilatzen ari denari. Eta anbulatorioan itxaroten dagoenari.

 

Hori guztia Gobernuaren politiketan islada du. Hori guztia Aurrekontuekin konpontzen da. Horregatik ez dugu ulertzen zergatik Bildu edota Podemosek kontra bozkatu ahal duten.

Sozialistok zerbitzu-orri luze bat daukagu herritarrei aurkezteko, Euskadi soziala sortzeari dagokionez. Erakundeetan gaude Euskadiko orainaldiaren eta etorkizunaren erantzunkide izateko.

 

Ez diogu inorri orainaldi eta etorkizun hori zapuzten utziko. Kohesio soziala eta lasaitasun politikoa lortzea asko kostatu zaizkigun ondasunak dira. Elkarrizketa eta lan asko. Eta lanean jarraituko dugu egonkortasun eta zentzutasun hori euskal politikan gailentzeko.

 

Hauteskunderik gabeko 2018. urte hau Gobernu honek jada martxan jarri dituen erreformak finkatzeko aukera bakarra da. Eta hori egin nahi dugu guztioi aintzakotat hartuta.

 

Urte honetan bakarrik gure aholkulariek erronka garrantzitsuei ekin diete.

 

Iñaki Arriolak zuzentzen duen sailetik Etxebizitzarako Legea garatu da. Etxerik gabe dauden familiak ia mila izatera heldu dira, baina laster eskubide subjektiboaren dekretua onartuko da murrizketarik gabe, hitzeman genuen moduan. 611 etxebizitza sozial berri eraikitzeko ideia sustatu da berriz ere, eta baliabide guztiak alokairura zuzenduta daude.

 

Bestalde, Urdaibaiko biztanleen eskaerari erantzuna eman zaio, eta artekaritza-plan bat jarri da martxan, natura-aberastasun hori benetan babestuko duena. Era berean, arabarren eskaerari ere erantzun diegu haien azpiegitura hidraulikoen behin-betiko planifikazio bat eginez. Leku batean zein bestean, udalaren kolore politikoa kontuan hartu gabe, baizik eta herritarren interesa.

 

Horrez gain, hasi dira ere Euskadik Klima-aldaketaren Legea izateko izapideak. Lege horren bitartez, gure inguruan erreferente bihurtzea lortu nahi da.

 

Aldi berean, María Jesús San Josérekin lan-kolokatasunaren kontrako borrokan erreferente izatea hartu dugu xedetzat. Lan eta Justizia Sailaren kargua hartu eta gero, gure baliabide guztiak martxan jarri ditugu kontratazioetan egiten den lan-iruzurra antzemateko eta eragozteko. Izan ere, gure autogobernuak berarekin zekarren arazoetako bat zen hori, nola bideratu jakin gabe zegoena. Baina arazo hori gelditu beharra genuen teknologian eman beharreko aurrerapausoa mende bateko atzerapausoa izan ez zedin lan-eskubideei zegokienez.

 

Laneko ezbehar-kopuruaren kontrako borroka indartu nahi izan dugu ere bai, XXI. mendean oraindik azaltzeko zaila den orban bat izaten jarraitzen du eta.

 

Azkenik, turismo jasangarri, orekatu eta kalitatezko baten erreferente ere izan nahi dugu, ekonomia-motore izango denarena. Alfredo Retortillok markatu duen ibilbide bat da, eta sail horren kargua hartu eta gero, Turismoko Legean itxi gabe gelditu zena errealitate bihurtzen ari da.

 

Urte honetan, apartamentu turistiko askoren lehia desleialari egin zaio aurre, eta arautu gabeko merkatu batetik eratortzen ziren zerga-iruzurrei amaiera eman zaie.

 

Baina ez gara gure kudeaketa-eremuetan geldirik geratzen. Orain dela urtebete egin genuen akordioak honakoa ekarri zuen: oposiziotik eskatzen genituen zereginak gobernu guztiaren konpromiso gisa gehitzea. Egun, gure hauteskunde-programan daude eta errealitate bihurtzen hasi gara.

 

Ezkerraldea, Meatzaldea eta Oarsoaldea berreskuratzeko proposamenak istear gaude. Zenbait ekimen diseinatzen ari gara beste eskualde behartsu batzuentzat. Prestakuntza Profesionalaren Legeari buruzko eztabaida irekiarekin ere bagabiltza.

 

Gizarte Elkarrizketarako Mahaia ere berreskuratu dugu, eta, beraz, haien ideiak eman nahi dizkigutenei entzuten ari gara, DSBE behar duenari irits dakion. Baina, batez ere, jende gutxiago egoteko errenta hori behar duena, modu horretan, haiei inklusio-aukerak eskaintzea lortzen baitugu.

 

Hurbileko agendan ere politika birsortzeko agenda osatuko duten legeak ditugu. Legebiltzarrean, akordioak egiten ditugun lekuan, erreforma horiek, izapidetzen dauden legeek eta urtean zehar iritsiko diren hogei bat legek markatutako gai-zerrenda bat daukagu.

 

Nazionalisten eta ez-nazionalisten arteko akordio-puntu bat aurkitu behar dugu, gure autogobernua eguneratzeko. Elkarrizketa-gune instituzionalak irekitzen jarraitu behar dugu Espainiako Gobernuarekin, Kontzertuaren, Kupoaren AHTren eta Ertzaintzaren akordioei egiteke dauden transferentzienak gehitu ahal izateko, batez ere, kartzeletakoak eta Gizarte-segurantzako ekonomia-kudeaketakoak.

 

Hori guztia tematu garen aurrekontuen onarpena lortzeko balio izango zaigu. Erreformei aurre egin behar diegu, gure herrialdea modernizatuko duten politikak sustatu behar ditugu, eta hori egin behar dugu egonkortasunez eta jakinez Gobernua gure herritarrek dituzten arazoei konponbidea emateko bideratuta dagoela.

Aurrekontuak behar ditugu. Herritarren beharrei erantzuteko eta egonkortasuna bermatzeko. Eta ez dugu aukera hau galduko. Ez da Gobernuaren behar bat. Gizarte osoaren behar bat da. Jendearen arazoak konpontzeko eta erreformak aurrera ateratzeko.

 

Eta guztien parte-hartzea behar izaten jarraituko dugu, une berritik urtebete baino ez baita igaro. Hiru urte geratzen dira sendotzeko. Lehen hilabetetan, beste batzuen posizioa berriz kontuan hartzen ikusi dugu, herritarren agendaz kanpoko kontuengatik. Egiaztatu dugu, lortzen dugun konpromisoarik gabe, inplikazio hori gabe, Euskadiko agenda gaur egun Kataluniakoa izango zela.

 

Gutxiengoan dagoen gobernu bat gure parte-hartzerik gabe independentismoaren  sirena-doinuekiko ahulagoa izango litzateke, minberagoa.

 

Gobernuan sozialiston presentziak bermatzen du zeregina ematen digun agenda euskal herritarron agenda izatea. Gure erakundeetatik konfiantza transmititzen ari gara. Eta hori talde guztiek dakite.

 

Adostasunera irekita eta bazterketarik gabe dagoen gure xedapena benetakoa da. Talde guztiei apelazioa aurkezten dizuet. Guztion ardura da herrialdearen modernizazioan parte hartzea. Gobernagarritasun-akordioak markatzen duen pluraltasuna Euskadiko pluraltasunaren isla baino ez da. Eta ziur gaude denok irabazten dugula denok gehitzen badugu.