Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERA

2018. urterako laneko eta gizarte-segurantzako ikuskatzailetzaren helburuak

Gloria Sánchez Martínek, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ganberaren indarreko Erregelamenduaren babespean, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO 2018. urterako laneko eta gizarte-segurantzako ikuskatzailetzaren helburuei buruzko galdera hau egiten dio Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuari, Mª Jesús San José andreari. 

JUSTIFIKAZIOA

María Jesús San José Lan eta Justizia sailburua, Jon Azkue Manterola Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea eta Iciar González Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren zuzendariordea komunikabideen aurrean agertu dira berriki, Euskal Autonomia Erkidegoaren laneko eta gizarte-segurantzako ikuskatzailetza-jarduketen berri emateko. 

Prentsaurreko horretan eman ziren datu interesgarriak ikusirik (hala nola arau-hausteak detektatzea, lanaldi partzialeko kontratuak berrikustea, lan-kontratu mugagabe bihurtutako kontratuen kopurua edo lanaldia handitu zaien kontratuen kopurua), uste dugu garrantzitsua dela lan-iruzurrari aurka egiten jarraitzea eta, lan-arloan emakumeei eta gizonei tratu berdina emateari dagokionez, indarrean den legeria betetzeko saiakera egitea. 

Legebiltzar-talde honen aburuz, lan- eta osasun-zentroen segurtasun-prebentziorako eta laneko istripuak eta gaixotasunak ikertzeko eta jarraitzeko Sailak OSALANekin egindako kolaborazioa garrantzitsua izan da. 

Horregatik guztiagatik, legebiltzar-talde honen kontrol-lana egiteko, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO honako galdera hau egiten zaio Lan eta Justizia sailburuari: 

  • 2017ko emaitzak ikusirik, zer helburu proposatu ditu zure Sailak 2018ko ekitaldirako laneko eta gizarte-segurantzako ikuskatzailetzari dagokionez?

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Gloria Sánchez