Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   RGI

PSE-EEk eta EAJk Eusko Legebiltzarrean erregistratu dute diru-sarrerak bermatzeko legearen eta gizarteratzeko legearen proposamena

Onarpena arindu nahi dute ahalik eta adostasun politikorik handiena oinarri izanda, milaka familia laguntzen ari den prestazioa hobetzeko

1. argazkia
Las parlamentarias del PNV, Amaia Arregi (izquierda) y del PSE-EE, Gloria Sánchez (derecha), en el registro del Parlamento Vasco presentando la proposición de Ley para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión | Foto: Parlamento Vasco.

Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek gaur goizean erregistratu dute diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko legearen proposamena. Arau hori oinarrituta dago Beatriz Artolazabal sailburuak 2017ko maiatzean Legebiltzarrean aurkeztu zuen neurriei buruzko dokumentuan. Arreta handiagoa eman zaie gizarte-bazterketako arrisku handiagoa duten kolektiboei, eta kontuan hartu dira hirugarren sektoreko hogei bat erakundek azken sei hileetan Legebiltzarrean egindako ekarpenak.

Legegintza-egutegian gobernuak erreforma hori 2018ko amaiera alderako aurreikusi bazuen ere, talde biek uste dute funtsezkoa dela izapide arinagoak egitea, bai eta Ganberako gainerako taldeen nahiari heltzea ere, Amaia Arregik eta Gloria Sánchez legebiltzarkideek azaldu dutenez.

Lege-proposamen horren funtsezko helburua da DSBEren sistema hobetzea, eta, horretarako, 18/2008 Legean antzemandako hutsuneak zuzendu behar dira eta gaur egungo testuinguru sozioekonomikora egokitutako diseinua gauzatu behar da. “Gizarte-politiken aitzindari bihurtu gaituen prestazio-eredu bat iraunarazi, hobetu eta iraungarri bihurtu nahi dugu. Eskura dugun tresna batek 132.000 pertsonak baino gehiagok, pobrezia-egoerak direla medio, urtero sufritzea saihestu du, eta, hari esker, lanpostu baterako prestakuntza egokia jasotzen dute. Baliagarria dela uste dugu, eta elkartasun, justizia eta gizarte-kohesioaren printzipioetan sinesten dugu. Horiek izan ziren tresnaren oinarriak. Eta onartu zenetik 10 urte igaro diren une honetan, indartu eta hobetu behar dugu”.

Hori lortzeko, talde biek espero dute oposizioko taldeen laguntza izatea, eta konfiantza dute haiek guztiak arduraz, zorroztasunez eta ganoraz arituko direla erreforma hitzartzeko, negoziatzeko eta ixteko”. “Gu prest gaude, zintzotasunez, eta uste dugu akordio egoki bat egin dezakegula, lotura sendoa dugu eta”, adierazi dute legebiltzarkide biek.

Arregi eta Sánchezek nabarmendu dute diru-sarrerak eta gizarteratzea bermatzeko gaur egungo ereduaren eskubide bikoitza, “bizitzaren oinarrizko beharrei aurre egiteko nahikoa baliabide ekonomiko izateko eskubidea zein gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza pertsonalizatua jasotzeko eskubidea aitortzen dituena”. Horren harira, proposatutako erreformak kontuan hartzen du berariaz Europako Batasunak 2017ko apirilean egindako gomendioa, Gizarte Eskubideen Europako Oinarriei buruz. Gomendioak ezartzen duenez, “nahikoa baliabiderik ez duten pertsona guztiek eskubidea dute gutxieneko errenta bat jasotzeko, bizitzaren aro guztietan zehar bizitza duina bermatzeko eta ondasunak eta prestakuntza-zerbitzuak eskuratzeko. Lan egiteko aukera duten pertsonentzako gutxieneko errentaren prestazioak merkaturatzeko pizgarriekin konbinatu behar dira”.

ADINGABEAK, PENTSIODUNAK ETA ERREFUXIATUAK

Zioen azalpenean jasotzen denez, eguneraketa hori beharrezkoa da desenplegu-tasa handitu delako, epe luzerako langabezia-egoeran dauden pertsonen kopurua handitu delako, migratzaileek baliabide pertsonalik ez dutelako edo pentsiodunek baliabide ekonomiko urriak dituztelako.

Eskaria handitzearen eta orain arte aintzat hartu ez diren errealitateak agertzearen ondorioz, araudiak malguagoa izan behar du. Berrikuntzetako bat da elkarbizitza-unitateak berriz definitzea. Kontzeptu horrek familia kontzeptua handitzen du, eta errealitate berriak hartzen ditu kontuan, hala nola familia-harremanik izan gabe etxebizitza berean bizi diren pertsonak.

Zenbatekoei dagokienez, erreferentzia aldatu da, elkarbizitza-unitate bakoitzean erkide diren gutxieneko gastuen adierazle bat ezarri delako, eta horri osagarriak gehitzen zaizkio. Horiek handiagoak dira elkarbizitza-unitate berean gizarte-bazterketako arriskuan dauden adingabeak daudenean, guraso bakarreko familiak direnean, desgaitasun-kasuetan edo familiaren esparruan tratu txarren biktimak daudenean.

Diru-sarrerak bermatzeko errentarekin batera, pentsiodunentzako errenta bermatua sortu da, pentsiodunen nukleoan txertatutako pertsonentzat, oinarrizko beharren gastuak ordaintzeko nahikoa diru-sarrerarik ez dutenentzat. Errefuxiatuentzako eskubide-aurreikuspena gehitu da, lege-proposamen honetan barne hartutako zenbait baldintza betetzerako orduan salbuespen-egoerak dutenentzat, erroldatze-baldintzatik salbuetsita daude eta.

GIZARTERATZEA ETA KUDEAKETAREN ERAGINKORTASUNA INDARTZEA

Testuak laneratzea sendotzea planteatzen du ere bai, elkarbizitza-unitatea edo pentsiodunen nukleoa osatzen duten pertsonek hartzen duten konpromisoa. Sistema hori onuragarriagoa da; izan ere, baldintzaren bat bete ezean, unitateari edo nukleoari ez zaio zertan oinarrizko mantenua ematen dion zenbatekoa osorik kenduko. Zenbatekoa aldatu ahal izango da bete ez den baldintzaren arabera.

Egokitzapenek zerikusia dute ere bai eskubide berriak gehitzearekin, hala nola Etxebizitzaren Legeak bermatzen duenarekin. Horren eraginez, diru-sarrerak bermatzeko sistematik prestazio osagarria kenduko da, hemendik gutxira onartuko den eskubide subjektiboaren bitartez arautu behar da eta.

Hori guztiari gehitu behar zaizkio prestazioen eraginkortasuna hobetzeko aurreikuspenak. Helburu hori eskatu dute ere bai hartzaileek zein herritarrek oro har, izapideen eta kudeaketen prozedurak sinpleago bihurtuz. Horren harira, jaso ez beharreko zenbatekoak eraginez gero, hartzaileei kalterik ez eragitea lortu nahi da.