Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Autogobernu Ponentzia

PSE-EEk eta EAJ-PNVk Bizikidetza eta Autogobernu Ponentziak sortzea eskatu dute Eusko Legebiltzarrean

Legez besteko bi proposamen aurkeztu zituzten bi taldeek Ganberan iragan ostiralean, bizikidetza eta memoriari eta Autogobernuaren eguneratzeari buruzko lanak aktibatzeko.

1. argazkia
El Grupo parlamentario Socialistas Vascos en una imagen de archivo

EAJ-PNVren eta PSE-EEren legebiltzar-taldeek bi ekimen erregistratu dituzte Eusko Legebiltzarrean, bere baitan bi Ponentzia sortze aldera, Euskadiren Autogobernua eguneratzea eta Memoria eta Bizikidetza aztertuko dituztenak. Horrela, iragan astean bi alderdiek adostutako konpromisoetako bi bete dituzte. Ganberako Mahaiak, gaur goizean bilduta, bide eman die bi legez besteko proposamenak tramitatzeari, bilkurak eztabaidatu ditzan.

Bi legebiltzar-taldeen ustez, “alderdi guztiak deituak daude elkarrizketarako eta ulermenerako espazioak erraztera, adostasun zabalak eraikitzea ahalbidetuko digutenak, pluraltasuna eta proiektu-aniztasuna errespetatuta”. Ildo horretan, Eusko Legebiltzarra eta Ponentziak, baldin eta sortzen badira, “tresna egokiak dira akordio-eszenatoki horretara iristeko”. Jeltzaleek eta sozialistek aitortzen dute eztabaidagaiek duten garrantzia hain da handia, ezen beharrezkoa izango dira “lan asko, malgutasun politiko handia eta elkarrizketa asko”.

Legez besteko bi proposamenak tramitatzeko onartzearekin, Eusko Legebiltzarrak horiei bide eman die, Bilkuraren irizpena jaso dezaten. Ekimenak hurrengo bilkuraldian eztabaidatuko dira.