Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

ETA erakunde terroristako kideei harrera, goraipamena eta omenaldia egiteko ekitaldiak eragozteko neurriak hartzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten ditu espetxetik irtendako ETAko presoei handikeriz aitortza-ekitaldiak egitera, eta horiek antolatu eta sustatzen dituztenei eskatzen die bertan behera utz ditzatela biktimekiko eta haien senideen minarekiko sentsibilitateagatik, iraganaren memoria kritikoarekiko errespetuagatik, eta bizikidetza adiskidetsua eraikitzea laguntzeagatik.
  2. Eusko Legebiltzarrak eskumena duten botere publikoei berresten die beharrezkoa dela terrorismoaren eta giza eskubideen urraketen biktimei zor zaien aitortza-, egi-, justizia- eta erreparazio-politikak bermatzea. Horretarako, ezabatu ditzatela pairatutako bidegabekeriak zein eragin lekizkiekenak, eta era berean, eurekiko irainak, humiliazioa eta berbiktimizazioa ekidingo duten neurriak har ditzatela.