partekatu
• ZUZENKETAK
Erremonteak gure frontoietan kirol-jarduera gisa duen egoerari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio azter dezala erremontearen egoera (jarduera, eskolak, lizentziak klubak, txapelketak), eta Euskal Pilota Federazioarekin eta Erremonte Fundazioarekin batera –zeinak badaukan plan estrategiko bat-, egoeraren azterketa bat begin dezala eta definitu ditzala balizko hobekuntza-jarduerak beharrezko laguntza ekonomikoak zehaztuta. Gainera, eskatzen dio azterketa hori partekatu dezala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Nafarroako Gobernuarekin.