Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Dieselaren zergak igotzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak kezka adierazten du, dieselaren inguruko eztabaidak autoen industrian izaten diharduen eraginagatik. Hori dela eta, eragile publiko eta pribatuei eskatzen die arduraz joka dezaten, industria-sektorea arrazoirik gabe ez estigmatizatzeko, eta ondorio negatiboak ekiditeko Euskadiko industrian eta enpleguan.

2.- Eusko Legebiltzarrak eskumena duten erakunde guztiei eskatzen die neurriak har ditzatela, automozio sektoreari segurtasuna emango diotenak, inbertsioak erakarri eta enplegua mantenduko dituztenak. Adibidez, renove planak abian jartzea, autoen parkea hobetzea ahalbidetzeko. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Euskadiko, Estatuko eta Europako administrazio publikoei eskatzen die neurriak har ditzatela erregai alternatiboak -efizienteagoak eta iraunkorragoak- dituzten ibilgailuak sartzea azkartzeko. Horretarako, ekimenak abiatu ditzala, oztopoak eta aldaketen aurreko aitzakiak gainditzea lortuko dutenak. Era berean, uste du azken belaunaldiko diesel motorrak gasolinazkoak bezain jasangarriak direla, isuri kutsatzaileei dagokienez. Hori dela era, ezinbestekoak dira trantsizio-garairako. 

4.- Eusko Legebiltzarrak zerga-alorrean eskumena duten administrazio guztiei eskatzen die ingurumen-fiskalitateko neurriak martxan jartzean, bermatu dezatela maila europarreko beharrezko armonizazio fiskala. Helburua da ekiditea desberdintasunak sortzea, deslokalizazioak eta lehiakortasunaren galera ekar dezaketenak automozioa bezalako sektore estrategikoan.  

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

José antonio Pastor