Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Euskadiko hondakin-uren saneamendurako proiektuak kofinantzatzeko gardentasunari buruz

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak uste duenez, Eusko Jaurlaritzak toki-erakundeei (partzuergoak, mankomunitateak eta udalak) hondakin-uren saneamendurako eta ura hornitzeko proiektuak finantzen laguntzeko erabilitako funtsak aplikatu behar dira aurrez ezarritako eta onartutako hautaketa-irizpide eta baldintza batzuetan oinarrituta.
  2. Eusko Legebiltzarraren aburuz, Eusko Jaurlaritzak kofinantzatutako inbertsio horiek bideratu behar dira uren kalitate orokorra eta Erkidegoko ur-masen egoera ekologikoa hobetzera, bai eta horniduraren eta ibilgu ekologikoen bermea bateratzera ere, plan hidrologikoetan ezarritako lehentasunekin bat eginez; inbertsioaren eragina eta haren itzulpen soziala eta ingurumenekoa optimizatze aldera, eta, halaber, laguntza jasotzen duten azpiegituren amortizazio, mantentze eta jasangarritasun egokia epe luzera ziurtatzeko.
  3. Eusko Legebiltzarrak uste duenez, Eusko Jaurlaritzak toki-erakundeei laguntzeko baldintzak, aipatutako proiektuen finantzazioaren bidez, Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Erregelamendu Markoan jaso behar dira, eta hura onartu behar du Eusko Jaurlaritzak (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila), Uraren Euskal Agentziak proposatuta, Euskadiko Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 34. eta 35. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.
  4. Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari iradokitzen dio, sei hileko epean, aipatutako Erregelamenduaren zirriborroa aurkeztea, eta, besteak beste, honako eduki hauek jasotzea bertan: orientabideak, hautaketa-irizpideak eta funts horiekin lotutako baldintzak, hala nola ur-masa hartzailearen egoera ekologikoa, plan hidrologikoen neurrien programekin bat egitea eta uraren zerbitzuen kostuak berreskuratzeko printzipioaren aplikazioa.