Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Familien Behatokiari buruz

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio IV. Familia Planaren arabera, Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Familien Euskal Behatokia indartu dezala. Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Familien Euskal Behatokia indartzea, euskal familien errealitatearen, egoeraren eta problematikaren erradiografia edukitzeko, garatutako politiken inpaktua eta ezarritako helburuen betetze-maila neurtzearen bidez. Horretarako, besteak beste, jardun hauek garatuko dira: 

  • Haurren eta Nerabeen Behatokiaren eta Familien Euskal Behatokiaren lanak planifikatzen eta haien jarduera estrategikoki bideratzen lagunduko duen Aholkularitza Batzorde Zientifikoa sortzea.
  • Familien eta haurren egoerari, premiei eta horren inguruan garatzen diren politikei buruzko datu-banku bat eta online adierazleak argitaratzea.
  • Ikerketen eta azterketen programa espezifikoa bi urtez behin onartzea.
  • Plan honetan jorratutako elementuekin (bereziki esku-hartze goiztiarra, gizarte- eta hezkuntza-programak, haurrentzako arreta, hezkuntza inklusiboa, kontziliazio-programak eta gurasotasun positiboa) erlazionatutako jardunbide egokien identifikazioa eta zabalkundea bultzatzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko familia eta haurren egoerari buruzko txostena aldian behin egitea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko pobreziaren belaunaldien arteko transmisioari buruzko txosten espezifikoak egitea.
  • Familia, haur eta nerabeei bideratutako esku hartzeko programen eraginkortasunari buruzko berrikusketa sistematikoak egitea.
  • Dokumentu-funts espezializatua garatzea estatuko, Europako eta nazioarteko mailan.