Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

Foru Programa Markoa 2019

1. argazkia

Maiatzaren 26an udal- eta foru-hauteskundeak ospatuko dira, eta, horien bidez, herritarrek erabaki beharko dute zer pertsonak hartuko dituzten datozen lau urteetan zehar gure herrietako zein hirietako udalen kargu publikoak, udalak zuzentze aldera. Halaber, hiru lurralde historikoetako batzar nagusietako kideak hautatu eta foru-aldundiak nortzuk gobernatuko dituzten erabaki beharko dute.

Gobernuetan egon garenean frogatu dugunez, esaten duguna gauzatzeko gai gara, politika zehatzen bitartez: eskuinaren politikei buelta emateko eta krisian zehar kendu zizkiguten eskubideak, prestazioak, zerbitzuak eta aurrerapenak berreskuratzeko garaia da. Hori egin bitartean, halaber, politika ekonomiko serioa eta eraginkorra izan behar dugu, hazteko eta enplegua sortzeko. Gainera, agerian utzi dugunez, zorroztasun handiagoz egiteko gai gara, Europako konpromisoak betetzeko. Egin daiteke eta egiten ari gara.

Eta hori egin dugu, bereziki, Euskadin, non aurreko udal- eta foru-hauteskundeetako emaitzek garena islatu zuten: oso gizarte anitza, hortaz, egonkortasun politiko handia behar duena, aurretik ditugun erronkei bermez ekin nahi badiegu –krisitik ateratzeari, ekonomiaren susperraldiari, kalitatezko enplegua sortzeari, gure biztanleriaren zaharkitze-erronka demografikoari, gure aberastasuna modu bidezkoan banatzeari...–. Horrez gain, egonkortasuna behar dugu euskal herritarrei segurtasuneko eta konfiantzazko mezua helarazteko, Espainiako beste toki batzuetan gertatzen ari zen aztoramen politiko eta instituzionalaz kezkatuta zeudelako.

Horrela ulertu genuen lehen unetik Euskal Sozialistok, eta, gobernuetako postuak okupatu beharrean, herritarrentzako politika erabilgarriak abian jartzeko helburua genuen, beren arazoak konpondu eta kezkei erantzuna emateko. Hortaz, akordio global bat egin genuen EAJrekin. Akordio horrek lehentasunezko 6 ekintza-ardatz zituen:

  • Ekonomia berriz piztea eta kalitatezko enplegua sortzea
  • Zerbitzu publikoak zein berdintasun-politikak babestea eta suspertzea
  • Zerga-arlo aurrerakoiagoa eta gure inguruko herriekin antza handiagoa duena lortzea
  • Eskualdeak garatzea, bereziki eremu ahulenak
  • Mugikortasun jasangarria, gaur egun, herritarrei bermatu behar zaien eskubideetako bat dena
  • Eta herritarrenganako gardentasuna, eraginkortasuna eta gertutasuna

Eta, baieztatu dezakegu, funsgabeko triunfalismorik gabe, gaur duela lau urte baino askoz hobeto gaudela. Desenplegu gutxiago, eskualdeak garatzeko eta etsitako eremuetan enplegua sortzeko planak, politika publikoak indartzea, Dependentzia Legearen garapen handiagoa, bultzada handiagoa kulturari.. Berdintasuna gobernuaren agendan jarri dugu, eta, gainera, datozen urteetarako ekintza politikoetarako jarraibideak jarri ditugu. Ez da soilik oraina kudeatu behar herritarrekin etengabe elkarrizketa izanik, epe ertain eta luzera planifikatu behar da, estrategikoki, erronka eta eskakizun berriei ekiteko eta, ahal den neurrian, horiei aurre hartzeko.

Izan ere, lanari ekin diogu dagoeneko, eta datorren legealdirako eta datozen urteetarako erronkak dira:

  • berdintasuna eta emakumeek gero eta modu aktiboagoan parte hartzea bizitza publikoan
  • Klima-aldaketaren gero eta ondorio handiagoak, kutsadura eta biodibertsitatearen galera
  • Desberdintasunen hazkundea eta pobreziaren kronifikazioa segmentu sozial handietan, soldata txikien eta enpleguaren prekarizazioaren zuzeneko ondorioz
  • Digitalizazioa eta robotika orokortzea kantitatean, gero eta gehiago, jarduera ekonomikoetan
  • 65 urtetik gorako pertsonen kopurua handitzea gure biztanlerian, bereziki, dentsitate geografiko txikiagoko landa-eremuetan
  • Herritarren gaitzustea, bereziki, gazteen artean, erakunde demokratikoen funtzionamendu desegokiagatik
  • Gero eta handiagoak diren migrazio-fluxuak modu arduratsuan eta giza duintasunarekin bat eginez kudeatzeko beharra
  • Seguru asko, erronka horietako asko politika desegokien edo gure aurpegien aurrean hazten ari ziren arazoei erantzunik ez ematearen ondorio zuzenak dira. Politikak zuzendu behar ditugu, eta gai horiei zein beste hainbati arreta egokia eman behar diegu, gure hiriak eta lurraldeak bizitzeko espazio duinak, osasuntsuak, ziurrak eta oparoak izatea nahi badugu.

Sozialistok geure gain hartzen dugu hori betetzeko konpromisoa, herri bidezkoko ereduak osatzeko, modu jasangarrian funtziona daitezen eta gure planetak datozen hamarkadetan izango dituen aldaketei egokitzeko.

Gure erreferentzia Agenda 2030 da, Garapen Jasangarriko 17 Helburuekin (GJH), gure herrialdeak epe ertain eta luzera halabeharrez hartu behar duen norabide handi-nahi eta koherenteari jarraitzeko. Eta printzipio eta balio sozialistetan oinarrituko gara, zeinei esker, aldaketa horien aurrerapen geldiezinen ardatza giza duintasuna izango den.