Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERA

Haurrentzako eta nerabeentzako justiziari buruz

Legebiltzar honetan zenbaitetan eztabaidatu dugu haurrentzako eta nerabeentzako justiziari ekiteko beharrari buruz ikuspuntu ezberdinetatik, esate baterako, sufritu ditzaketen abusuak edo justiziara heltzeko aurkitu ditzaketen oztopoak. Planteatu den beste ikuspuntu bat honako hau da: epailearen neurriak dituzten adingabeen trataera.

Debate horiei esker, erabakiak hartu dira, horietako batzuk aho batez. Erabaki horiek, hain zuzen, arazo horri buruz gizartea sentsibilizatzera eta kontzientziatzera bideratuta daude.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinei eskatu zaie neurriak hartzeko, arazoa ikusarazteko eta, bestalde, umeak eta nerabeak justiziara modu errealean eta eraginkorrean heldu ahal izateko.

Datozen egun hauetan, UNESCOren babespean Mundu Biltzar bat ospatuko da Parisen haurrentzako eta nerabeentzako justiziari buruz, eta bertan zure saileko ordezkariek parte hartuko dute.

 

Talde parlamentario horren kontrol-lanak egiteko, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Lan eta Justiziako sailburuari:

 

  • Pilatutako esperientzietatik, zer ekarpen egingo ditu Lan eta Justizia Sailak Mundu Biltzarrean?