Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Ekonomia Zirkularrari buruz

Planetako baliabide naturalak agortzearen eta giza ekintzak ingurumenari dakarzkion ondorioen eraginez, ekonomia-eredu nagusiari buruz berriz hausnartzen ari dira munduan. Hazkunde jasangarria bermatzeko baliabide naturalak arrazoiz eta modu eraginkorragoan erabili behar ditugunaren ustea gailendu da. Eredu zaharretik –«hartu, fabrikatu eta bota»– ekonomia zirkularraren eredura igaro behar gara. Azken horretan, baliabideak erabiltzen dira ingurumenarekin bat eginez eta ekonomikoki jasangarri izanik, eta hondakinak behin eta berriz sartzen dira ekoizpen-prozesuan, lehengai gisa. 

Ingurumen eta Lurralde Plangintza Sailak iragarri duenez, Euskadirako Ekonomia Zirkularreko Estrategia bat eratuko da aurten, hurrengo hamar urteei begira. Horregatik guztiagatik, osoko bilkuran AHOZ erantzuteko honako GALDERA hau egiten da: 

Zer lan-ildo betetzen ari da zuzentzen duzun Saila Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko?