partekatu
• ZUZENKETAK
Portugaleteko Errepelega auzoan aurreikusitako bizitegi-garapena berrikusteari buruz
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak aitortu egiten du Errepelega auzoko inguru zaharrenetako herritarrekin dagoen zor soziala eta ingurumenekoa, garapen industrial bizi eta luzeak etxebizitza parkean eta auzotarren bizi-kalitatean eragindako hondatzearen ondorioz.
2.- Eusko Legebiltzarrak beharrezko deritzo kontuan hartzea kaltetutako auzotarren partehartzea, ahalik eta adostasun handiena bilatuz eskumena duten erakundeen artean, planifikazio urbanistiko moderno bat lortzeko, ahalbidetuko duena oreka egokia lortzea garapen erresidentzialaren, ekipamenduen eta aisialdirako guneen artean.
3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta Portugaleteko Udalari eskatzen die sakon berrikusi dezatela SUNC-1 Plan Berezia adierazitako irizpideetan oinarrituz, eremuaren ordenazio urbanistikoa hobetze aldera.
Berrikusketa horrek, nolanahi ere, bermatuko du El Robleko auzotarrei ostatu ematera bideratutako etxebizitzen promozioa, egoera prekarioan baitaude, eta hori eraikitzea ezin da gehiago luzatu; eta baita ere Federico Martínez kaleko auzotarren baldintza urbanistikoak hobetzea, berdeguneei eta gune libreei dagokienez.