partekatu
• ZUZENKETAK
Euskal Autonomia Erkidegoko basoetan agertu den “banda gorria” edo “banda marroia” izeneko gaixotasunaren aurrean hartu beharreko neurriei buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio hiru foru aldundiekin, baso alorrean eskumena dutenekin, zera egin dezala:
- Radiata pinuaren banda marroiak eragindako egoeraren diagnostikoa egin dezala 3 hileko epean.
- Etorkizuneko estrategia bat diseinatu dezala, gaixotasunaren jatorri diren patologien aurkako borroka metodoak aurreikusiko dituena, behin betiko eragindako zuhaitzak modu antolatuan kentzeko plan bat, eta kaltetutako guneak basoberritzeko proposamen bat.