Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

Tontxu Rodríguez euskal senatari autonomiko aukeratu dute berriz

1. argazkia
Tontxu Rodríguez, reelegido senador autonómico vasco | Foto: Parlamento Vasco

Tontxu Rodriguezek jarraituko du Senatuan euskal sozialisten ahotsa izaten, Legebiltzarraren goizeko Osoko Bilkuran bere kargua berretsi baitu.

Rodriguezen agerpenak garrantzi berezia izango du legegintzaldi honetan bai Goi Ganberan bai Eusko Legebiltzarrean. Azken horri dagokionez, EAJrekin Sozialistek egindako akordioa dela-eta, euskal autogobernuaren alde egin beharko dute eta desberdin direnen arteko akordioa bilatu beharko dute estatutu-ituna eguneratzeko.

Euskal Sozialisten helburua, erakunde batean zein bestean, eskualdatzeke dauden eskumenak eskualda ditzaten lortzea da, erakunde autonomikoen eta Estatuaren arteko etengabeko gatazka saihestearren.

Politika egin behar da, eta ez politika epaitegietara eraman. Horren emaitza, euskal herritarren benerako arazoak ebazteko tresna erabilgarria lortzea izan behar da.

 

Egoera txarra duten eremuetarako zenbait plan sustatuko ditugu Euskal Sozialistok

 

Krisia dela-eta egoera txarrean diren zenbait eskualderi konponbideak eskaintzeko ponentzia berriz jarri du abian Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak legegintzaldiaren hasieran.

“Kanpainan esan bezala, sozialistok erregistratu dugun lehen ekimena enpleguarekin eta egun itxaropen txikia dutenentzat aukera berriak sortzearekin lotuta dago.  Aurreko legegintzaldian lan handia egin zen, eta gure ustez, eremu horietako biztanleek ezin dute denbora gehiago galdu.  Ez ditugu gehiago atzeratu nahi taldeok egin ahal ditugun ekarpenak, Gobernuak, sozialistek eta EAJk adostuarekin bat etorriz, Aldundiekin eta eragindako udalerriekin batera, egitura-aldaketa handiak jasan dituzten edo krisi larriak dituzten eremuetan jarduteko plan integralak aktiba ditzan; eremu horiek Europar Batasuneko Eskualdeko Laguntzen Mapan jasota daude”, azaldu du Alexia Castelo legebiltzarkideak.

Ordezkari sozialistak azaldu du Europar Batasunak onartutako eremu horiek ondokoak direla: Ezkerraldea, Meatzaritza Eremua eta Oarsoaldea; eta horren ingurukoa da berriz aktibatutako ponentzia.  Dena dela, gogoratu duenez, legegintzaldi honetarako konpromisoaren arabera, Europar batasunak finkatutako baldintzez gain, bere eskumen-arloaren barruan, eta Aldundiekin eta eragindako udalerriekin batera, tokiko edota eskualdeko garapen planak sustatuko ditu indize sozio-ekonomiko larriagoak dituzten, EAEko langabeziaren batez bestekotik oso gorako tasak dituzten eta altzairuaren krisiaren eragina jasan dituzten edo enpresa garrantzitsuak deskokatzearen ondorioz enplegu anitz galdu dituzten udalerrien dinamizazio ekonomiko eta soziala lortzeko.

 

PSE-EE berdintasunerantz eta bikaintasunerantz joango den beste hezkuntza-itun baten aldekoa da

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, alderdien eta hezkuntza-komunitatearen aldeko itun berriaren alde egin du, ezinbestekoa baita hezkuntza-sistema eguneratzeko eta berdintasunerantz eta bikaintasunerantz aurrera egin ahal izateko.

Legegintzaldi honetako lehen akordioa aipatutako ituna bera da; aurreko legegintzaldian Euskal Sozialistek horren alde egin zuten, hauteskunde-kanpainan lortzeko konpromisoa hartu zuten gain, eta EAJrekin izenpetutako akordioan finkatu egin dute.


Pastorrek gogoratu du "gaur hasiko dugun eztabaida ez dela amaituko legez besteko proposamen batekin edo sozialistok eta EAJk aurkeztu ditugun zuzenketekin.  Ez da gobernuak oposizioari garaitzea, ezta aurkakoa ere.  Euskadiko herritarrez ari gara, eta jakin behar dute ordezkari garen indar politiko guztiok seme-alaben hezkuntza serio hartzen dugula, haiek baitira gure herrialdeko geroa”.
“Azken txostenean antzemandako gabeziak onartu, eta nola ez, itun berri hori bilatzeko konpromisoa gain hartzen dugu sozialistok.  Uste dugula hezkuntza dela berdintasunaren lehen atea, herrialdea modernizatzeko motorra izan behar duela.  Estrategiak definituta daude.  Orain ituna egia bihurtu behar dugu”, nabarmendu du.

 

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta iruzurrik gabe eta behar dutenak sartuz finkatzeko konpromisoa dugu Sozialistok

 

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta berritzeko konpromisoa berretsi du Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak legegintzaldiaren hasieran, behar duten guztiak jaso dezaten eta euro bakar bat ere eraman ez dezan ez dagokion norbaitek.

Gizarte Politiken bozeramaile sozialista Gloria Sanchezek esan du “gure gizarte-babeseko sistemaren benetako helburua dela Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta gero eta jende gutxiago eman behar izatea, baina sistema berritu behar dela aurkeztu diren gizarte-beharrei erantzuteko, edozein arrazoi direla-eta, kanpoan gelditu baitira".

“Sozialistok egon ginen, dagoeneko, orain del 25 urte gure babes-eredua sortzea ahalbidetu zuten akordioetan, eta jarraitzen dugu beharrezko erreformak egiteko konpromisoa gain hartzen.  Talde gehienak aldaketa horietako gerora begira egin beharreko lanarekin ados egotea espero dugu —EAJrekin izenpetutako akordioak aurreikusita daude aipatutako aldaketak—; horri esker, bizitzako beheraldiei aurre egiteko behar duten guztiek jasoko dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, eta iruzur guztiak errefusatuko dira.  Ez du inork eramango ez dagokion euro bakar bat ere.  Ez da inor geldituko laguntzarik gabe, halakorik badagokio.  Horixe da gure proposamena”, azaldu du Sanchezek.