partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, UPV/EHUk ikerkuntza-arloan planteatu dituen baliabide ekonomiko zein bestelakoen beharren inguruan Hezkuntza Sailak dituen asmoez. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/03/00/0026]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, UPV/EHUk ikerkuntza-arloan planteatu dituen baliabide ekonomiko zein bestelakoen beharren inguruan Hezkuntza Sailak dituen asmoez. Horretarako indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/03/00/0026]
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, ahal duen heinean, jarrai dezala UPV/EHUren finantzazioa egokitzen, bere benetako beharren arabera.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio garatzen eta sakontzen jarrai dezala 2015-2018 Unibertsitate Planean, bertan ezarritako finantzazio-kriterioak eta –irizpideak aintzat harturik. Halaber, 2019-2022 hurrengo Unibertsitate Plana egin dezala. Helburua da bikaintasunerantzako progresioa indartzea, bai UPV/EHUrena, bai euskal unibertsitate sistema osatzen duten gainontzeko unibertsitateena.