Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Bilaketa

  •   ARGAZKIA

2026.06.20 Fiesta de las Agrupaciones de Álava

  •   ARGAZKIA

2026.06.18 Jornada “Con mucho orgullo”

  •   ARGAZKIA

2026.06.17 Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura monografikoa

  •   ARGAZKIA

2026.06.06 “2 años más de izquierda util / 2 urte gehiago. Ezker baliagarria” ekitaldia legegintzaldiaren erdiagatik

  •   ARGAZKIA

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, azpimarratu du sozialistek erabakimenez eta energiarekin jarraituko dutela lanean arabar eta euskal herritarren kezka nagusiak konpontzeko. “Sozialistek hemen jarraitzen dugu, kementsu, inoiz baino gogo gehiagorekin, batzuen gogoz bestera bada ere”, adierazi du. Iruña-Okan lurralde osoko afiliatu eta zaleekin egin den Arabako Elkarteen Jaian, Andueza harro azaldu da “Araban sortu zen lehen alderdia” izateagatik, 1897. urtean Gasteizko lehen Elkarte Sozialista zela gogora ekarriz. “1897 urruan hartatik, orduko asmo berdinarekin jarraitzen dugu hemen, gizarte bidezkoago bat eraikitzeko, desberdintasunaren kontra borrokatzeko eta ongizate kolektiboa hobetzeko”, esan du. “Arabako Alderdi Sozialistaren historian zerikusi handia du botere faktikoen erresistentziak eta botere ekonomikoek langile-antolakundearen kontra egindako erasoek”, adierazi du. Sozialistek bakean den gizarte berdinzale eta bidezko baten eraikuntzan duten konpromisoa azpimarratu du Eneko Anduezak. “Gure historia iltzatuta dago Gerra Zibilean eta gero, diktaduran, faxismoaren kontrako erresistentziagatik, terrorismoaren kontrako borrokagatik edo erakundeen eta legearen defentsagatik “, esan du. Eta sozialistek gehiengo sozialaren zerbitzura diren erakunde batzuk bermatzeko duten egiteko ona nabarmendu du. Horren haritik, PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du hori guztia “agerikoa” dela Gasteizko alkateak gobernatzeko duen moduan. Anduezak balioa eman dio Maider Etxebarriak elkarrizketa eta lankidetza erabiliz gobernatzeko duen moduari, “Aurrekontuak edo Plan Orokorra aurrera ateratzeko indarrak eraginkortasunez, zorroztasunez eta ezberdinen artean akordioak eginez batzea” lortu izan duelako. “Hiru urte baino gehiago dira hiriko lehen emakumezko alkate bihurtu zela, eta gaur esan dezakegu pronostikorik onenak ere bete izan dituela. Denok espero genuelako Maiderren lidergo-erakustaldiak eta baikortasun-bultzadak altxatu egingo zuela hiriaren aldartea. Eta guztia berretsi izan da”, adierazi du. Hemen jarraitzen dugu, batzuen gogoz bestera bada ere, beti bezalako aldartearekin eta inoiz baino gogo handiagoarekin gizartearen ongizaterako lanean jarraitzeko helburua betetzen. Harro esan dezakegu #Araba-n sortu zen lehen alderdia garela, jendearen alde lan egiten denbora gehiena daramana… pic.twitter.com/dzcK8pRxdO — Eneko Andueza (@enekoandueza) June 20, 2026 Iruña-Okan Mitxel Montesek edo Zanbranan Trini Zarzak bezalako beste arabar alkate sozialista batzuek egindako lana ere azpimarratu du buruzagi sozialistak. “Hementxe gaude, egunero borrokan alkatetza horietatik, udalerri dinamikoak sortzeko proiektuekin eta asmo onekin”, adierazi du. Zerga-harmonizazioa Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak, Javier Hurtadok, EAJk Bizkaian iragarri dituen zerga-aldaketak izan ditu hizpide. Esan du Alderdi Sozialista proposamen hori aztertzeko prest dagoela, baina edozein kasutan ere negoziatu egin beharko dela. “Oso argi utzi nahi dut: elkarrekin gobernatzen badugu, elkarrekin erabaki behar dugu. Hori da edozein akordiorako oinarria eta, halaber, egonkortasunaren eta bazkideen arteko errespetuaren bermerik onena. Hemen, Araban, irekita gaude gure zerga-sistema hobetzen lagunduko duten proposamen guztiak eztabaidatzeko, hitz egiteko eta aztertzeko. Baina ez gaude inoren esaneko planteamenduak onartzeko prest, Arabako fiskalitateari buruzko erabakiak ezin direlako izan beste lurralde batzuetatik ezarriak”, adierazi du. Eta lurraldeen artean zerga-arauak harmonizatzearen beharraz ohartarazi du, eta PSE-EEk ere ekarpenak egingo dituela erreforma berri bat egin nahi bada: “Edozein aurrerapen hiru foru-ogasunen arteko akordio batetik eta gobernu-erantzukizunak partekatzen ditugun indar politikoen arteko elkar ulertzetik etorri behar du. Zerga arloko neurriek ezin dute inolaz ere hautsi gaur egun Euskadin den zerga-harmonizazioa. Eta beste gauza garrantzitsu bat ere esan nahi dut: zerga-erreforma berri bat badago, erreforma horrek Alderdi Sozialistaren lehentasunak jasoko ditu”. Hurtadok esan du PSE-EE konprometituta dagoela lurraldearekin “beste batzuk Madrilen gertatzen denari, Bizkaian erabakitzen denari edo beren barruko gatazkei adiago dauden bitartean”. “Guk oso argi dugu zein den gure lehentasuna: Araba. Gure konpromisoa lurralde honekin eta bertan bizi diren pertsonekin da”, azaldu du. Eta Aiaraldeko industriaren eta enpleguaren egoeraz ohartarazi du. “Asko kezkatzen gaitu Aiaraldeko egoerak. Arabako PSE-EE zeharo engaiatuta dago kontu horretan, konponbideak aurkitu eta enplegua eta jarduera ekonomikoa zaintzeko. Horretarako, albora utzi behar ditugu orokortze bidegabeak, ahaldun nagusiak egin ohi duen bezala”, aurpegiratu dio Ramiro Gonzálezi. Aldi berean, UGT eta CCOO sindikatuak aldeztu ditu, “egunero erakusten ari direlako posible dela langileen interesak erantzukizunetik defendatzea, negoziazio-mahaietan eseri eta akordioak bilatuz”, esan du. Etxebizitza, segurtasuna eta garbiketa Gasteizen Gasteizko alkateak, bere aldetik, esan du “ikuspegi errealista eta positibo” baten alde egiten dutela “eskuinaren eta eskuin muturraren kontzeptu negatiboaren aurrean”. “Jakina hobetu ditzakegula auzoak. Jakina etxebizitza gehiago egin daitezkeela. Segurtasuna eta garbiketa hobetu daitezkeela, jakina, ba”, adierazi du esparru horietako neurriak azpimarratu ondoren, adibidez 1.000 etxebizitza baino gehiago prezio eskuragarri batean eraikitzeko hitzarmena, Udaltzaingoaren plantilla beste 50 agenterekin handitu izana edo garbiketako kontratu berria. Ildo horretan, Maider Etxebarriak esan du gasteiztarren bizi-kalitatea hobetzeko ekintza horiek “Alderdi Sozialista gobernuetan izateko beharra erakusten duten adibide soil batzuk” besterik ez direla. “Egonkortasuna, konfiantza eta elkarrizketa eskaintzen ditugu”, azpimarratu du. Alkate sozialistak elkarrizketaren alde azaldu da ongizatean urrats gehiago emateko, “gure helburua eraikitzea delako, ez suntsitzea”, adierazi du. “Positiboan gobernatzen dugu, besteen ezezkoaren aurrean guk letra handiko baietza ematen dugu”, adierazi du. Eta “hitzak praktikara eraman” behar direla esan du, PSE-EEk arabar hiriburuko udalaren buruan egiten duen bezalako kudeaketa arduratsu eta eraginkorraren bidez. Gasteizko alkateak, azkenik, hirirako dauden beste proiektu estrategiko batzuk ere aipatu ditu, tranbiaren zabalpena, Plan Orokorraren onarpena –Mercedez-Benz faktoria zabaltzea ahalbidetu du– edo Principal Antzokiaren edo Goia eraikinaren erreformak, esate baterako. “Aurrerabidea defendatzeko eta gauzei buruzko gure ikuspegia sendotzeko gaude gaur hemen”, adierazi du.

  •   ARGAZKIA

2026.05.26 Ausolan enpresera bisita Castelldefellsen

  •   ARGAZKIA

2026.05.26 Eneko Andueza Bartzelonako Forum Europan

  •   ARGAZKIA

2026.05.20 Ramon Rubiali Carlos III.aren Gurutze Handia ematea hil ondoren

  •   ARGAZKIA

2026.05.01 Euskal Sozialistak Maiatzaren Leheneko manifestazioan

  •   ARGAZKIA

2026.04.30 Pau Blasiren prentsaurrekoa Eusko Legebiltzarrean Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aldaketari buruz